
Emakumeen jasaten duten indarkeriaren aurkako arte erakusketa atondu dute herriko hamabost emakumek. Azaroaren 20an hasi eta hilaren 28ra arte egongo da Udal Erakusketa Aretoan 18:30etik 21:00etara. Nagore Agirre, Nekane Akarregi, Yolanda Eizagirre, Am...

“Oso pozik” geratu dira antolatzaileak Ondarroako I. Lore eta Landare Azokak edukitako erantzunagaz. “Jende asko etorri da, eta saltzaile guztiek esan digute aspaldiko azoketan ez dutela hain ondo saldu izan. Ondarroa plaza ona dela e...

Ezker abertzaleak Lea-Artibaiko etorkizunari buruzko mahai ingurua egingo du barikuan Aulestin

Mutrikuko Institutuak sei formakuntza ikastaro emango ditu azaroaren 29tik maiatzera arte; ikasleen %40 langabeak izan daitezke. Hobetuz planaren barruan datoz ikastaroak, eta lanean dihardutenei, enplegu erregulazio espedientepean daudenei edo eta lan...

Mutrikuko Berdeak-Independienteak taldeak eta Mutriku Natur Taldeak egin dute eskari formala. Eusko Jaurlaritzaren esku utzitako 246.932 metro koadroak berriro ere Itsas Ertzeko Eremu Publikora bueltatu eta bere gain hartzea eskatu diote Mutriku Natur Taldeak (MNT) eta Berdeak-Independienteak plataformak (B+I) Kostetako Zuzendaritzari. Gutun formala igorri berri diote, horretarako, Madrilgo zuzendaritza orokorrera. Kostas-en baldintzak ez dira bete Portu berriaren proiektua tarteko egin zuen metro koadro horien lagapena Kostas-ek. Lau baldintza ipini zizkion Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzari: olatuen indarrarekin energia sortzeko gunearen Ingurune Eraginaren Azterketa egitea, Mutrikuko hondartza berreskuratzea, dikea egiteko materialak harrobi legalizatuetatik ekartzea, eta obrako epeak betetzea. «Bost urte igaro dira eta baldintza horietako bat bera ere ez du bete Eusko Jaurlaritzak. Lehen guztiona zen eremu hori oso modu okerrean kudeatu dute, bai teknikoki eta bai administrazio aldetik», esan du Berdeak-Independienteak taldeko zinegotzi Iñigo Agirrek. «Ondorioak begien aurrean dauzkagu: 25 milioi euro diru publikotik gastatuta, bukatu gabeko obra bat, eta lehen hondartza zena esperpento bihurtua», gehitu du. Eusko Jaurlaritzak bere lege eta araudi propioak ez dituela bete salatu dute MNT-k eta B+I-k. «Energia sortzeko gunearen Ingurumen Eraginaren Azterketa ez da egin; egoera irregularrean dauden harrobietako materiala erabili dute dikerako; ur-ertza atzeratzea eragin du dikea eraikitzeko moduak, Burumendiko hondartza desagertaraziz eta ondoko [...]

Urtero legez, presoen aldeko txarriboda egingo da azaroaren 27an Lea Artibai Ikastetxeko jantokian. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 25era arte. Izena Txokoan eta Buztarrin eman behar da. Txarribodaren prezioa 20 eurokoa da.

Txurrukak, Baskaranek eta Axpek sariak lortu dituzte San Martin Azokan

Mutrikuko Misio Taldeak, Bidezko Merkataritzako denda zabaldu du, Simboan eleizarako eskilaren azpian. Ordutegia goizeko 11etatik ordu bata artekoa izango da.

Hilaren 16an, 18an eta 20an GPSa erabiltzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko dute Bizkaiko Goi Mendi Eskolakoek, 19:00etatik 21:00etara, Guzur Etxean. Hilaren 24an, 20:00etan Kofradia Zaharrean, Mikel Veraren Jaizkibel-Boulder proiekzioa. Hilaren 25ean...

Harbide pasealekua zarratu egin dute pasa den martitzeneko itsas ekaitzak eragindako kalteengatik

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA-ren alde sortutako lana aurkeztuko du Markina-Xemeingo Abarka antzerki taldeak asteburuan Ondarroako Kafe Antzokian eta Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan.

Ziortza-Biolibarreko desanexio urteurrena dela eta mendi irterra antolatu dute. bertan izena emateko epea zabalik dago.

San Martin eguna ospatu zuten atzo Ispasterko izen bereko ermitan. Meza entzun ostean, baselizari itsatsita dagoen elkartean batu ziren herritarrak kopaua egitera. Ordurako prest zeuzkaten salda beroa, edaria eta tanbolinean erretako 50 kilo gaztaina. ...

Aitzol Etxaburu preso politiko ondarrutarraren kontrako euroagindu bat onartu du Parisko gorteak

Carancho filma emango dute asteburuan Lekeitioko Ikusgarri zineman. Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan, domekan 19:30ean eta astelehenean 20:30ean egongo da ikusgai. Bestalde, Airbender: El ultimo guerrero filma emango dute domekan 17:30ean.