
Xarma eta Itaka taldeek joko dute Ondarroako Gaztetxean azaroaren 13an, 22:00etan.

Bi autok elkar jo dute Gardotzako poligonoaren parean, gaur 14:10 aldera. Pertsona bat arin zauritu da. Bide zati bat moztuta egon da autoak erretiratu dituzten arte.

Antzerkia hasi da tabernak eta oholtzak betetzen Mutrikun. Egin dituzte lehen saioak asteburuan, eta jendez polito egon dira, nahiz beste urte batzuetan baino giro hotzagoa nabaritu. Datorren barikuan eta hilaren 27an eta 28an izango dira hurrengo saio...

Kresalaren ikastaro berrietan izena eman daiteke Ondarroan.

Zabor bilketari dagokion tasa, ordea, %3,5 igoko dute. San Agustin eta Egañako garajeen alokairuko kuota %5 garestituko dute. Eta Txurruka Plazaren gaineko aparkalekuko tasa %10 igoko da, noizbehinkako erabiltzaileentzako. Betiko abonatuei ez zaie pre...

Hilaren 15era arte eskura daiteke Mutrikuko babeseko etxeen azaleraren jabetza

Kirmen Uribek Europako Literatura Berria jaialdian parte hartuko du

Badator erreleboa. Ibon Aldazabal zestalari berriatuarrak aste honetan egin du bere debuta profesionaletan. Floridako Dania Jai Alai frontoian izan da, azaroaren 2an. Bertan, lehenengo kinielako ordezkoa izan da, eta beste lau kiniela ere jokatu ditu. ...

Gaztetxea gazte asanbladak aurrera daraman lokala izan arren, herriko gazte denentzat zabalik dagoen gunea da». Horrenbestez laburtu dute asanbladako kideek herriko gazte guztien artean zabaldu nahi duten ideia. Gazte guztiak batuko diren eta erabiliko duten lokala izatea da asanbladaren nahia, eta hori lortzeko bitartekoak jarri nahi ditu. Horrela, azaroaren 6rako deialdi zabala egin du. Ahalik eta gazte gehien biltzea helburu duen batzarra antolatu dute, 18:00etan, Beheko Plazan. Bertan, Gaztetxearen erabileraren inguruan hitz egingo dute. «Gaztetxea denon eskura dago, ez soilik asanbladaren esku», nabarmendu nahi izan dute. Deialdiaren jatorria Urteko plangintza prestatzeko batzarrean sortutako kezka da datorren zapatuan egingo den bileraren jatorria. Plangintzarekin batera, urteko balorazioa egin zuten asanbladakoek, eta urteko egun askotan gaztetxea itxita egon dela konturatu ziren. Egindako balorazioaren arabera, gaztetxea egun puntualetan bakarrik egon da zabalik, eta asanblada izan da hari erabilpena eman dion eragile bakarra. Horren aurrean, asanbladako kideek gazteek gaztetxearen inguruan izan dezaketen ikuskera aldatu nahi dute. «Beldurrik gabe etortzera gonbidatzen ditugu gazte guztiak. Beldurrik gabe, eta inolako konpromisorik gabe. Asanbladak eta gaztetxeak nola funtzionatzen duten erakutsiko diegu, eta gero, bakoitzak erabakiko du noraino emateko prest dagoen». Asanbladaren esanetan, gaztetxeak «gauza ugari egin eta antolatzeko aukera» ematen die gazteei. Gainera, eraikinak daukan bilgune izaera nabarmendu nahi [...]