Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

2010

Orokorra

Urruntze politika erakusten duen argazki erakusketa zabalduko dute bihar

'KM 0' izeneko erakusketagaz hasiko du Etxeratek urtarrilaren 8ra arteko kanpaina

Kultura

Euskararen Egunak badakartza ekitaldiak

Nazioarteko izendapena dauka abenduaren 3ak Euskararen Eguna legez. Nafarroaren Eguna be bada; euskaldunon jatorrizko etxearen eta hizkuntzaren eguna, beraz, biak batera. Ikastetxeetan egingo diren jarduera berezietaz aparte, honakoak antolatu dituzte ...

Kultura

Umeei zuzendutako ekimenek pisua hartuko dute asteburuan Aulestin

Aulestin umeei zuzendutako ekitaldiak antlatu dituzte astebururako. Trolebu Elkarteak zine emanaldia eta Urzabal Guraso Elkarteak irteera antolatu dituzte.

Orokorra

Txomin Agirre 28ko etxeen prozedura berrikusteko agindu du Auzitegiak

Ondarroako Udalak gai horretaz 2007tik hona egindakoaz txostena bidali beharko dio gainbegiratze organoari Txomin Agirre 28an etxebizitzak eraikitzeko jarraitutako prozedura «berrikusi egin behar da». Horrela agindu du, behin betiko sententzian, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak. Epaiak agindua emon dio Ondarroako Udalari, Txomin Agirre 28ko orubean eraikitzeko baimena emotearen aurrekarien eta ondorengo Udal ebazpenen gaineko txosten zehatza egin dezan. Txosten hori udal araubide eta jardunbide propioak gainbegiratzeko EAEko organo nagusiari bialdu beharko dio. Segregazio bat, auziaren oinarrian Pixapeko plazaren 42 metro koadro banandu eta enkantean saldu zituen Udalak 2007ko urte hasieran. Ordurako plaza joten dagoen Txomin Agirre 28ko orubea erosita zeukan Urresti eraikuntza enpresa jabetu zen plaza zatiagaz enkante horretan. Hori jakiterakoan, Maite Velasco auzokide arkitektoak Udalari egin zion eskaria partzela bere jatorrizko egoerara bueltatzeko, Jabegoaren Erregistroan plaza osoa orube bakar eta banaezin modura ageri zelako. Udalak ez zion erantzunik emon eskari horri. Orduan jo zuen auzitegietara Velascok. Orain Lurralde Auzitegiak  emon duen sententziak arrazoia emon dio salatzaileari. Sententziak dio «irregulartasun zantzuak egonda, Udalak ezin zuela isiltasun administratiboa erabili, eta gaia aztertu eta erantzun egin behar zuela». Horixe da orain epaiak agindu duena, hain zuzen: Udalak bere erabakien gaineko txostena egitea eta gainbegiratze erakundera bialtzea. 2007an baimena, 2008an etena 2007ko ekainaren 7an, Udal [...]

Orokorra

Aisialdiko begirale izateko informazio batzarra deitu du Txantxangorrik

Bariku honetan, hilaren 3an, izango da 19:30ean, Luardo Etxean. 18 urtetik gorako gazteak begirale izateko ikastaroei buruzko informazioa emango dute bertan Txantxangorri aisialdi taldekoek.

Orokorra

Abendurock abiatu da

Mutrikuko Rock Kolektiboak seigarrenez antolatu du, herriko tabernari eta gazte asanbladaren laguntzaz.Abenduak hotza eta iluna dakar. Baina Mutrikura, azken sei urteetan rocka ere badakar. Abendurock 2010 prest dauka Mutrikuko Rock Kolektiboak (MRK), ...

Orokorra

Desanexioaren oroigarria jarri dute Ziortza-Bolibarren

Ziortza-Bolibarko simon Bolibar enparantzan desanexio eguna gogora akertzen duen oroitarria jarri dute. Bertan egun pozgarria gogorarazteaz gain, "herritar denek elkarregaz egindako beharra" eskertzen da.

Kultura

Kultur Aretoa estreinatu dute jaietan

San Andres jaietako Eriz magoaren ikuskizunagaz estreinatu dute etxebarritarek Kultur Areto berria. Jubilatuen egotetxea, umeen jangela eta Kultur Aretoa hartuko ditu bere baitan udaletxe zaharrak. Jubilatuen egoitza eta jantokia bertan zeuden lehendik...

Orokorra

Etxebarria be Saharagaz

Elkarretaratzea egin dute Sahararen alde

Orokorra

Boulder Txapelketan partaidetza kopurua jaitsi da eta maila igo

Pasa den asteburuan egin zen Bizkaiko Eskola Kiroleko Boulder Txapelketan 35 gaztetxok hartu zuten parte; tartean zortzi ondarrutarrek. 12 urtetik beherakoetan herrikoak nagusitu ziren, neska zein mutiletan. VI. Boulder Txapelketa Herrikoian, barriz, ...

Orokorra

Alleriko plana behin-betiko eten du EAEko Auzitegi Nagusiak

Udal Kudeaketa Batzordeak pasa den irailean ipinitako helegitea atzera bota du horrenbestez. Ezingo da etxebizitzen plana gauzatu Alleriko paduran, harik eta gaiaren inguruan oraindik egin behar den epaiketa egin eta ebatzi arte. Bien bitartean, etenda geratuko da Alleriko Plan Berezia. Horrela ebatzi du, behin-betiko etena edo suspentsioa aginduta, EAEko Auzitegi Nagusiak. Atzo eman zuen sententzia. Modu horretan, atzera bota du auzitegiak pasa den irailean Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak Alleriko Planaren behin-behineko etenari ipini zion helegitea. Behin betiko etenaren aginduaren aurrean zer egingo duen galdetuta, oraingoz horretaz ezelako adierazpenik ez duela egingo emon zuen jakitera Kudeaketa Batzordeko buru Felix Aranbarrik atzo. Martxoan onartu zen Plana Alleriko Plan Bereziari behin betiko onespena aurtengo martxoan emon zion Udal Kudeaketa Batzordeak. 1993ko Arau Subsidiarioak oinarri modura hartuta, Plan Berezian  Alleriko lurren hamabi hektarea hartu ziren kontuan. Hortik %12 beteko zuten etxebizitzek; bide, ekipamendu eta zerbitzuek %6, eta beste %82a hezegune eta berdeguneek. Guztira 480 etxebizitza egiteko egitasmoa aurreikusten du Planak; horietatik %88 babestuak (%66a tasatuak eta beste %22 babes ofizialekoak); eta beste %12 promozio librekoak. Plana onartzerakoan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Osasun, Kultura eta Barne sailek diotena; Aldundiko Herrilan, Errepide eta Nekazaritza sailek agindutakoa eta Espainiako gobernuko Ingurumen Ministerioaren iradokizunak «kontuan hartzen zirela» baieztatu zuen [...]

Kultura

“Biolentzia sinbolikoaz jabetu beharra daukagu”

Gazteak eta sexismoa. Hori da, orokorrean, Maitena Monroyk , gaur, 19:00etan, Guzur Etxean landuko duen gaia.

Kultura

Jendetza batu da asteburuan Ibilaldi Kulturaleko ekitaldietan

Zapatuan Kafe Antzokian 500 sarrera saldu ziren Esne Beltza taldearen kontzerturako. Beste hainbat pertsona geratu ziren kanpoan, sarrera barik. Bi orduko kontzertua eskaini zuten. Disko barria aurkezteagaz batera, saio akustikoa ere eskaini zuten publ...

Orokorra

Zaloaren aldeko txapelketak hamar talde batu ditu

Etxebarriko Udala bete-bete egin da kantu txapelketa entzuteko

Ekonomia

Metec-Motric guraize fabrika itxiko dute

Orain jabea den aholkularitzak ez du irtenbide argirik aurkitu eta lege konkurtsalaren epeak agortzen doaz Oraindik ez zaie iritsi langileei idatzizko jakinarazpena, baina baieztatu dute jada: Metec-Motric Mutrikuko guraize fabrika itxi egingo dute. 50 langilek osatzen dute lan taldea; ia guztiak dira mutrikuarrak. Euretako askok urte luzeak eman dute guraize lantegian. Bi Enplegu Erregulazio Espediente (ERE) aldi igaro ditu guraize lantegiak azken aldian; sei hilabetekoa lehena, eta ondoren haren luzapena, langileek eskatua. Lantegia lege administraritzaren pean dago, eta Lege Konkurtsalak ezartzen dituen epeak agortzen ari dira. Zubizarreta aholkularitzaren saiakera, irtenbiderik gabe Zubizarreta aholkularitza enpresak eskuratu zuen oraintsu Metec-Motric euro 1eko salneurri sinbolikoan. «Langileen aldetik bazegoen nahia merkatuaren azterketa egiteko, eta gure lan esparruan, material kirurjikoaren fabrikazioan, ia tarterik ba ote zegoen ikusteko», esan du LAB sindikatuko ordezkari Joxean Agirregomezkortak. Baina, antza denez, harrez gero atzerrian egindako prospekzioek ez dute erantzun baikorrik eman. «Zubizarretakoek egin duten azken proposamena izan da langileok uko egitea gure kalte ordainei eta langabezia sariei eta zain geratzea, zer edo zer sor zitekeela-eta. Baina hori ez zaigu iruditu onargarria inolako bermerik gabe», azaldu du langile batzordeko ordezkariak. Horrenbestez, Fogasaren bidez, lan egindako urte bakoitzeko hogei eguneko indemnizazioa eta bakoitzari dagokion langabezia saria jasoko dute. «EREari dagokion 180 [...]

Gehiago

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Bizkaia, Kirola

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.