
Hilean bilera bat egongo da eta Ondarroako Kofradia Zaharrean egingo dira, inguruko herriei be zabalik Euskadiko Esnearen Ligaren barruan orain dela urte bi sortu zen Lea-Artibai eta Mutrikuko taldea. Aurten be ekingo diete informazio batzar zabalei. L...

Hilean bilera bat egongo da eta Ondarroako Kofradia Zaharrean egingo dira, inguruko herriei be zabalik Euskadiko Esnearen Ligaren barruan orain dela urte bi sortu zen Lea-Artibai eta Mutrikuko taldea. Aurten be ekingo diete informazio batzar zabalei. L...

BOGA! Ibilaldi kulturalaren barruan, Alberto Iñurrategik Gure Himalaya dokumentala aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Lekeitioko Ikusgarri Zineman. Gure Himalaya Iñurrategi anaien 1991tik 1998ra bitarteko Himalayako jardueraren interpretazio sakonki krit...

Herrietako plana egiterakoan proposatzen diren lurzoruen handitzeak eta zabaltzeak gehiegizkoak direla kritikatu du Aralarrek

1.000 euroko bederatzi sari banatu ditu Ondarroako merkatari eta ostalarien elkarte Zatoztek: 50 euroko 20na erosketa bono emongo diote saridun bakoitzari. Horretarako, hilaren 14an goizeko 9:30ean Zatozteren bulegora joan beharko dute, txartel saritua...

Bittor Mari Gabiola amorotarra da Itsas-Baserria Elkarteko presidente barria. Haren zuzendaritzapean egindako lehen urtea izan da 2010a, eta balantzeagaz gustura gelditu dira batzar orokorrean. Abenduan, Gizaburuagan egindako batzar nagusian, Itsas-...

2008ko martxoan denboraleak apurtu zuen itsasontzien Karroko teilatua konpontzeko lanak esleitu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. 155.800 euroko aurrekontua dauka konponketak, eta obrak hasi ondoren bi hilabeteko epea ...

Mijoa industrialdearen zabalpenerako lurrak desjabetza bidez eskuratuko dituzte. Mutrikuko Udalak azaroko Osoko Bilkuran onartu zuen desjabetzarako tramitazioari ekitea. Lurren okupaziorako behin-behineko aktak hilabete honen barruan sinatuko direla jakinarazi du Deba Beheko Industrialdeak, eta behin betikoak, berriz, martxo aldera sinatuko direla aurreikusten dute. Deba Beheko Industrialdea da, hain zuzen, Mijoa industrialdearen kudeaketaz arduratzen den entitatea. Apirilean obrak hastekotan Mijoa handitzeko proiektuari ekiteko, apirilean hasiko dira lurren mugimenduarekin, industrialdetik azaldu dutenez. «Bederatzi hilabete inguru luzatuko dira lanak, eta gure itxaropena da 2012ko udaberrian bukatzea», esan du Deba Beheko Industrialdeko kudeatzaile Fermin Oruek. Mijoa II-k 49.543 metro koadro hartuko ditu, hiru unitatetan banatuta. Orain lehenengo faseari ekingo diote: 14.268 metro koadro. Horietatik 3.974 dira okupatuko diren metroak, orubean; eraikigarriak 5.166 izango dira, pabilioien solairu banaketa kontuan hartuta. Bederatzi pabilioi izango dira eraikiko dituztenak: horietatik zazpi 360 metrokoak izango dira, eta beste biak 607koak. Deba Beheko Industrialdetik azaldu dutenez, hamar bat enpresak erakutsi dute interesa pabilioi berri horietan aldez aurretik. «Iraila aldera zehaztuko dizkiegu prezioak», azaldu du Oruek. Desjabetzari buruzko iritzi kontrajarriak Iritzi guztiz ezberdinak agertu dituzte Mijoa inguruko lurren jabeek eta Deba Beheko Industrialdeak lurrak desjabetza bidez eskuratzearen inguruan. Industrialdeko ordezkariaren esanetan, «espropiazioa egingo da, bestela proiektu guztiz bideraezina izango litzatekeelako; desjabetza eginda [...]

Ainhoa Artetari herriak egindako omenaldia. Hori zen hasiera baten sopranoari Gabonetarako eginiko proposamenaren helburua. «Bera herrian abesteko gertu agertu zen, beti. Guk berari eta berak guri eginiko omenaldia izan zela esan daiteke», aitatu dut...

Azken urteetan Gabonetan baserriz baserri kantatzeko ohitura zaharra berreskuratu dute Gizaburuagan. Umeak traktorean hartu eta 09:30etik 14:30era aritu ziren aurtengoan. Gabon kantak, eskualdeko beste herrietan zein Mutrikun ere entzun ahal izan zir...

Nahixan talde mutrikuarrak Harribitxia disko barriaren doinuak eramango ditu eguazten gauean Ondarroako Kafe Antzokira. Ez da sarrerarik ordaindu beharko; doan izango da. Aldaketekin dator, gainera, gaur gaueko kontzertua. Izan ere, hasiera batean Spli...

Saihesbidearen ibilbidea eta Lekeitio bitarteko espaloia osatzeko falta den zatia desjabetzeko urgentziazko prozedura onartu du Lekeitioko Udalak

Ekoargazki Lehiaketako sariak banatu dituzte

Beste sari bat ekarri dute Sagarmiña baserrikoek, euren frutengatik. Oraingo honetan, Elgoibarko Gabon Zahar azokako sari nagusia izan da. Olabarrieta auzoko baserrian 29 sagar mota ekoizten dituzte, 15 madari mota; baita laranjak, limoiak eta kiwiak ...