Sahiesbidearen kontrako bizikleta martxan parte hartzeagatik, 900 euro
Lekeitioko hamalau gazteren kontrako epaia ailagatu zen atzo Lekeitiora. Saihesbidearen kontrako bizikleta martxa batean parte hartzeagatik 900 euroko isuna edo, hori ordaindu ezean, hiru hilabetetako kartzela zigorra ezarri diete. Lekeitioko Gazte Asa...
Lekeitioko hamalau gazteren kontrako epaia ailagatu zen atzo Lekeitiora. Saihesbidearen kontrako bizikleta martxa batean parte hartzeagatik 900 euroko isuna edo, hori ordaindu ezean, hiru hilabetetako kartzela zigorra ezarri diete.
Lekeitioko Gazte Asanbladak deituta, 2007an egin zen saihesbidearen kontrako bizikleta martxan parte hartzeagatik epaitu zituzten gazteak iazko martxoan, Bilbon. Fiskalak, kalte delitua leporatu eta 4.000 euroko isuna eskatu zuen. 900 euro ordaindu behar dituztela dio epaiak.
Egoera horren aurrean, barikuan, 20:00etan prentsaurrekoa emango dute gazteek.