Ametsa barritu nahian
Aurkeztu du Euskaltel Euskadi fundazioak 2011rako taldea, Donostiako Antzoki Zaharrean. Igor Gonzalez de Galdeano managerraren zuzendaritzapean jarraituko duen kirol zuzendaritzan dago aurten be Gorka Gerrikagoitia gernikarra. Iazko taldearekiko hiru b...
Aurkeztu du Euskaltel Euskadi fundazioak 2011rako taldea, Donostiako Antzoki Zaharrean. Igor Gonzalez de Galdeano managerraren zuzendaritzapean jarraituko duen kirol zuzendaritzan dago aurten be Gorka Gerrikagoitia gernikarra. Iazko taldearekiko hiru barrikuntza dakartza Euskaltel Euskadik: Pierre Cazaux, Mikel Landa eta Jon Izagirre. Beste hogei txirrindularik osotuko dute taldea, iazko jarraipena eginez. Tartean dago Amets Txurruka Ansola etxebarritarra be. Iaz birritan be jausteko zorte txarra jasan zuen Txurrukak, Euskal Herriko Itzulian eta Frantziako Tourrean. Ia aurten zoritxarrak ez dion eragozten pelotoiaren puntako muturrean borrokatzeko grina. euskaltel euskadi