Gaur, astelehena, 15:30etik 18:00etara itxiko dute Mutriku-Deba errepideko zati bat
Hondarbeltzeko moilaren konponketarekin hasi behar dira lanean, eta hori dela eta, gaur arratsaldean bide zati bat itxi egingo dute. 15:30 eta 18:00 artean ezingo da kamioirik eta autobusik igaro Mutriku-Deba errepidean (GI-638), eta automobilentzako t...
Hondarbeltzeko moilaren konponketarekin hasi behar dira lanean, eta hori dela eta, gaur arratsaldean bide zati bat itxi egingo dute. 15:30 eta 18:00 artean ezingo da kamioirik eta autobusik igaro Mutriku-Deba errepidean (GI-638), eta automobilentzako txandaka emango dute pasoa. Kostetako Zuzendaritzak ekingo dio pasa den azaroko denboralearekin hautsitako moila konponketari.