Hamairu parte-hartzailek neurtuko dituzte indarrak Ispasterko probalekuan
Barikuan hasi eta astelehenera arte iraungo dute Ispasterko zaldi-mando probek. Egun denetan parte hartuko dutenak kontuan hartuta, hamairu izango dira, aurten ere, probetan parte hartuko dutenak. Parte-hartzaileek herriko harriagaz egin beharko dute b...
Barikuan hasi eta astelehenera arte iraungo dute Ispasterko zaldi-mando probek. Egun denetan parte hartuko dutenak kontuan hartuta, hamairu izango dira, aurten ere, probetan parte hartuko dutenak.
Parte-hartzaileek herriko harriagaz egin beharko dute behar: 900 kiloko harriagaz. Abereen oinarrizko pisua, ostera, 400 kilokoa izango da. Hortik gora daukaten animaliei gain karga jarriko diote.
«Abere bakoitzak ordu erdiko saioa egiten du, eta denbora horretan ahalik eta untza gehien egitea da helburua», azaldu dute antolatzaileek. Isparteko probalekuan aritu izan direnen arabera, untza asko egin behar izaten dira herriko manta eskuratzeko. Iazko otsaileko probetan irabazi zuenak ¬Asteasuko Isidro Erretegia¬, esaterako, 72 untza eta 1,30 metro egin zituen.
Irabazleak manta eta txapelagaz batera, 750 euro eskuratu ditu. Bigarrenak, 650 euro jasoko ditu eta hirugarrenak, 575. Bosgarren postura artekoek 500 eurotik gora jasoko dituzte, eta hortik hamargarren postura artekoek, 400 euro arte.
Sari banaketa, astelehenean, probak amaitzean egingo da, eta kirol zinegotzi Izaskun Juaristi izango da herriko irabazleari manta emondo diona.
Proben egutegia
Barikua, 21:00ak. Alboka taberna (Gatika), Azkonobieta (Urnieta) eta Zerain (Hernani).
Zapatua, 21:00ak. Duñabeitia (Kortezubi), Belaustegi (Berriatua), Etxeberri (Itziar).
Domeka, 18:00ak. Jonatan (Zalla), Imanol (Hernani), Xabier Landaluze (Mungia) eta Mikel Garaialde (Urnieta).
Astelehena, 21:00ak. Abal (Laudio), Alberdi (Gatika) eta Cerveceria Palmera (Berango).