Markel Olano ahaldun nagusia, Debegesan
Krisiaren aurkako 2011ko planaren berri emango du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak barikuan, Debegesaren egoitzan, Eibarko Azitain industrialdean. Berarekin batera ariko da azalpenak ematen Pello Gonzalez ogasun diputatua. Goizeko 9:30ean hasik...
Krisiaren aurkako 2011ko planaren berri emango du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak barikuan, Debegesaren egoitzan, Eibarko Azitain industrialdean. Berarekin batera ariko da azalpenak ematen Pello Gonzalez ogasun diputatua.
Goizeko 9:30ean hasiko da jardunaldia, eta bertan parte hartu nahi dutenek 943 11 23 42 telefonora deitu dezakete, edo krisiarenplana@gipuzkoa.net helbidera idatzi. Deba Beheko enpresei zuzenduta dago hitzaldia.