Txokoan kultur ekitaldiak egingo dituzte, barikutik maiatzera arte
Ondarroako Txokoak kultur ekitaldiak antolatzeari ekin dio. Bariku honetan hasiko dute maiatzera arteko kultur egitarauaMundu gorri batean herri libre bat izenburuagaz. 20:00etan irekiko dituzte ateak, eta jan-edana egongo da bertara doazen guztientzak...
Ondarroako Txokoak kultur ekitaldiak antolatzeari ekin dio. Bariku honetan hasiko dute maiatzera arteko kultur egitarauaMundu gorri batean herri libre bat izenburuagaz. 20:00etan irekiko dituzte ateak, eta jan-edana egongo da bertara doazen guztientzako, sagardo kupelagaz eta pintxoekin.
Afari legea egin ondoren, 21:00etan hasiko da Txokoaren kultur estreinaldia egingo duen Erregea eta bufoia bertso-antzerki emanaldia. Ander Lipus aktoreagaz batera, oraingo honetan, Sustrai Colina bertsolaria egongo da, erregearen paperean. Lipusen pertsonaien galeria umoretsua agertuko da jendeaurrean, eta Colinak bertsoz erantzun beharko die sortuko diren egoerei.
Hilean ekitaldi bat edo bi
Martxoaren 19an izango da Txokoan hurrengo hitzordua. Mus txapelketa egongo da, 300 eta 100 euroko sariekin. Gotzon Barandiaranen Errotik liburuaren aurkezpena, umeentzako bertso-antzerki emanaldia, Mikel Etxaburu eta Keuren poesia musikatuen saioa, Kemen Lertxundiren kantaldia eta Hudaltzainak taldea —Paia, Estiballes eta Lekue bertsolariak, musikariekin— daude iragarritako ekitaldien artean.