Lesionatu berri den arren, TRomerok apirilean bizikleta gaineºn egotea du buruan. Hala esan die bere jarraitzaileei zapatuan Aupa Romero lagunartearen aurkezpenean. Txurrukak, Irizarrek eta Arreitunandiak Romerorekin egon nahi izan dute lagunartearen aurkezpen egunean.
Esku biak lotuta baina umoretsu eta gogotsu agertu zen Igor Romero bere lagunarteak asteburuan egindako aurkezpenera. Jarraitzaileekin batera, Peio Arreitunandia (txirrindulari ohia), AmetsTxurruka (Euskaltel Euskadi) eta Markel Irizar (Team Radioshack) ere han izan ziren.
Ekitaldiko protagonista Romero zela nabarmena zen. Txirrindulariak bere lesioaren nondik norakoak eta eotrkizuneko asmoak agertu zituen. Gainera, helburua nagusia apirilerako lehian egotea dela jakinarazi zuen.
Aurkezpenaren helburu, berriz, Romerori jarraitzaileen laguntasuna duela erakustea izan zen. «Egingo ditugun ekintzen artean, garrantzitsuena berari jarraitzea eta jarraipen horren berri ematea izango da», zioten lagunartekoek. Informazioa kalean jarritako kartelen bidez, zein facebook-a eta e-posta erabiliz zabalduko dute.
Taldearen identifikaziorako logoa ere aurkeztu zuten. Egilea Jon Bergara mutrikkuarra izan da: txirrindulari gaztearen inizialekin eta erlojuaren kontra erabiltzen duten posturarekin jokatuz sortu du irudia.
Freskotasunez betetako ekitaldian, jendearen parte hartzeak ere izan zuen eraginik. Publikotik aurkezpena osatu zuen bertsoa ere bota zioten: «
Mallorcan San Blas txirrist eta blast/bertoko errepidean/Mutriku aldera etorri zera/Tutankamonen antzean/bizkletan hankak behar dira/horrek dauzkazu puntuan/solomilloa hemen erosi/Manuelen harategian/Animo Igor eta gogor eman/podioa laster tourrean».