Urrezko finalean sartu dira Mugerza eta Arrospide
Mugerza eta Arrospide Azpeitiako finalean izango dira Munitibarko kanporaketa irabazi ondoan. Faboritoak naparrak ziren arren, bost proba irabazita, gipuzkoarren denbora totala haiena baino hobea izan zen.
Hilaren 27an izango den Urrezko Aizkolarien finala jokatu dute Mugerzak eta Arrospidek. Hori da Munitibarren egindako lanarekin gipuzkoar bikoteak irabazi duena. Munitibarren Floren Nazabal eta Arkaitz Jauregi eduki zituzten aurrean. Sei modalitatetan banatutako hamalau mozketa zen egin beharreko lana. Hasiera baten nafarrak faborito ziren, baina sei probetatik bostean Mugerza eta Arrospide gelditu ziren aurretik. Ā«Oso saio gogorra izan da; egurra bera ere ez zen batere xamurra. Aurrez proba estua izango zela bagenekigun eta horrela izan da denbora guztianĀ», aitatu zuen Mugerzak. Azken proba bereganatu zuten nafarrek. Ordura arte egindako denborak gehituta, ordea,gipuzkoarrek izan ziren Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatuko den dema nagusian egoteko eskubidea lortu zutenak. Lan guztiak egiteko Mugerzak eta Arrospidek 21.46 erabili zuten; Nazabal eta Jauregik, berriz, 22.06.