Ostegunean hasiko da, 21:00etan, Mutrikuko frontoian eta maiatzaren 21ean izango da euskal erromeria eguna. Arrakasta handia izan du aurten ere euskal dantza herrikoien ikastaro deialdiak. Izenak emateko zerrendak zabaldu zituztenerako, Gure Ametsa t...
Mutrikuko Zine Forum taldeak antolatuta, barikuan, 22:15ean, Zabiel kultur etxean Sagarren denbora film dokumentala eskainiko dute. Josu Martinez eta Txaber Larreategik zuzendutako lanak Alfonso Etxegarai Sao Tome uhartean 25 urte deportatuta daraman bizkaitarraren eta Kristiane Etxaluz zuberotarraren arteko maitasun istorioa kontatzen du. Mutrikuko emanaldia aurkezten egongo da Txaber Larreategi; Irigarai deportatu zuten urtean, 1986an, jaiotako zuzendari bilbotar-natxituarra. ELKARRIZKETA TXABER LARREATEGIREKIN Zerk eraman zintuzten Sagarren denbora pelikula egitera? Aurretik Josu Martinezek Itsasoaren alaba egin zuen; GALek hildako gizon baten alabaren historia. Publikoaren aldetik jarrera oso ona izan zen; jakiteko gogoa zegoen horrelako gaien inguruan. Deserriari buruz eta kartzelari buruz beste bi ikus-entzunezko lan egitea pentsatu genuen. Eta horrela sortu ziren Sagarren denbora, eta geroago Debekatua dago oroitzea. Deportazioaren testigantza jaso duzue. Ahaztua dagoen atal bat da? Oso tarte jakin baten eta inpunitate osoz egin ziren euskal herritarren deportazioak. Irtenbide barik jarraitzen duen gaia da, eta deportatuak urrun daudenez, ahaztu ere egiten dira. Ez genuen nahi, 36ko gerrako kontuekin gertatu den modura, 70 urte pasatzea hau kontatzeko. Lekukotza biziak jaso nahi izan ditugu. Pelikularen haria zelan egin duzue? Etxegarai eta Etxaluzekin egindako elkarrizketek ematen dute haria. Euren kontakizuna, euren istorioa agertzen da. 25 urteko maitasun istorioa, muga guztiak gaindituz. Etxaluz hiru hilabete [...]
Joseba Etxebarria Robles behargin lekeitiarrak Ra’s Lanuf itsas portuan jarraitzen du. Bere senideek jakitera eman dutenez, “momentuz lasai dagoz eta gertatuko denaren zain”. Espainiako Estatuak bidali duen hegazkinera ailegatzerik ez...
Gimnasia eta erlajazio ikastaroa, bidaiak Costa Bravara eta Parisera, abesbatzeko entseguak, Berdel Egunerako lanak, bingoa; hitzaldi, bazkari eta omenaldiak; Mutrikuko erretiratuek ez dakite zer den aspertzea. Martxoaren 17an daukate urteko batzar nagusia. ERREPORTAIA Gutunak azaletan sartzen dihardute. «Urteko batzar nagusirako deialdia da», diote Juan Larreina Anaiarte Biltokiko lehendakariak eta Mari Pili Garagarzak, gutunak ordenatu bitartean. Zorion agurren gutunak ere hor darabiltzate esku artean: «600 bazkide inguru ditu Anaiarte erretiratuen elkarteak, eta guztiei bidaltzen zaie zorion agurra beraien urte egunean; norbait hiltzen denean dolumin mezua ere hor izaten da, baita ezkondu zireneko 50. urtemuga duten bazkideentzako zorion mezuak ere». Beste zeregin batzuen artean detaileak zaintzea ere garrantzitsua dela badakite: «Jendeak holako gauzak asko eskertzen ditu». Eta, administrari eta postari lanak alde batera laga gabe ematen dute biek, Larreinak eta Garagarzak, Biltokiaren gaur egungo martxaren berri. «Urteko kuota paperak bete eta plastifikatu behar ditugu baita», dio Garagarzak, fitxa mordoa esku artean duela. Batzar nagusia, hilaren 17an Anaiarte Biltokian bertan egingo dute urteko batzar nagusia, martxoaren 17an, ostegunez, 17:30ean. Ekitaldiaren balantze ekonomikoa aurkeztuko dute bertan, eta biltokiaren presidentearen aukeraketa ere egingo dute. «Ia jende berria aurkezten den ardura hori hartzeko», dio hainbat urtez lehendakari den Juan Larreinak. Datorren astelehenera arteko epea dago bazkideentzako [...]
Ibaun Erdi auzoko hirugarren pisuko etxebizitza batek sua hartu du gaur 10:30ak aldera. Sukaldean gertatu da sutea, ke-kanpaiak sua hartu ondoren. Herriko udaltzaingoak ailegatu dira lehenengo eta su-itzalgailuagaz amatatzen saiatu dira sua, baina bere...