Libian dagoen lekeitiar beharginak zain jarraitzen du
Joseba Etxebarria Robles behargin lekeitiarrak Ra’s Lanuf itsas portuan jarraitzen du. Bere senideek jakitera eman dutenez, “momentuz lasai dagoz eta gertatuko denaren zain”. Espainiako Estatuak bidali duen hegazkinera ailegatzerik ez...
Joseba Etxebarria Robles behargin lekeitiarrak Ra’s Lanuf itsas portuan jarraitzen du. Bere senideek jakitera eman dutenez, “momentuz lasai dagoz eta gertatuko denaren zain”. Espainiako Estatuak bidali duen hegazkinera ailegatzerik ez dutela be azpimarratu dute. “Hegazkina Tripolira doa, Ra’s Lanuf herria hiriburutik 700 kilometrotara dago eta eurek ezin dira mugitu”, adierazi dute senideek.
Eusko Jaurlaritzagaz etengabe harremanetan daudela be jakitera eman dute Etxebarriaren senideek eta kudeaketak egiten dabiltzala. “Bitartean zain egongo dira”, zehaztu dute.
Orain dela hiru egun baino hobeto omen daude Joseba Etxebarria, Tomas Valcarcel madrildarra eta haren neskalagun Phayao Hernandez. “Enpresako lagunari esker janaria eta daukate eta lasaiago dagoz”, aitatu dute Etxebarriaren senideek.