Eneko eta Saisakuren garaipenagaz amaitu da herritarren txapelketa
Zapatuan jokatu dira herritarren arteko txapelketa nesken zein mutilen finalak. Lehian 21 bikotek parte hartu dute.
Asteburuan jokatu dira herritarren arteko txapelketako finalak. Mutilen finala izan zen txapelketa zarratu zuen partida, eta txapela Enekok eta Saisakuk eroan zuten.
Herritarren arteko txapelketan 21 bikotek parte hartu dute: mutilen hamabi bikote egon dira eta nesken bederatzi bikote.
Nesken finala zapatu eguerdian jokatu zen, 12:30ean, eta jende asko batu zen hura ikustera. Marixabel-Olatz bikoteak Maria- Naiararen aurka jokatu behar zuen. Partida horretan Marixabel eta Olatzentzat izan zen garaipena (25-19).
Mutilena arratsaldean izan zen, 16:00etan. Saisaku-Eneko bikoteak Muxika-Josuren aurka jokatu zuen. Partida 40-24 amaitu zen, lehen bikotearen alde.
Herritarren arteko txapelketa amaituta, herriko txapelketaren prestaketari ekingo diote amorotarrek.