Lea-Artibaiko hamar bikote, Bizkaiko mus finalean
Etzi, domekaz, 16:00etan hasita jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan Bizkaiko finala. Ondarroako Kafe Antzokian izango da. Bertan sailkatzen diren bikoteak Euskal Herri osoko finalera joango dira. Martxoaren 12an jokatuko da Urruñako Sokoa auzoan (Lapurdi).
Hamar bikote doaz Lea-Artibaitik Bizkaiko finalera: Arakistain eta Mister markinarrak; Ispasterko Meabe eta Madarieta; Lekeitioko lau bikote (Joseba eta Txabiño; Goitia eta Jhamy; Robles eta Kaltzakorta; Badiola eta Laka); eta Ondarroa bertako beste lau bikote (Aristondo-Lasarte; Egia-Fernandez; Lasarte-Agirregomezkorta eta Amallobieta-Beitia).