Eztanda egin du jaiak
Izerdituta baina jairako gogoagaz ailegatu dira koadrilak 20:00etarako plazara. Lekeitioko alkate Maitane Larrauriren berben ondoren pregoilariak hartu du berba eta lau ohartxu bota nahi izan ditu Jose Migel Meabek: Euskal herrian hasi dugun saihesbidea danon artean amaitzea datorren urtean “danok gagoz” esan ahal izateko. Ume, gazte zein nagusi, ez izateko gabeko txori bakarrik eta eguneko ekintzetan be parte hartzeko. Jaiak ederto pasatzeko baina, errespetatuta. Azkenik eta amaitzeko, eskerrak emon Aittitta Makurra, Atezuan eta Paparroiak koadrileri euren laguntzagaitik. Arazotxoren baten ondoren, alkateak bota du azkanean txupina, eta eztanda egin du jaiak. Musika, kantu, dantza eta algara artean jaitsi da Antero, eta ondoren, bajadako mozorro onenen sariak banatu dituzte. Aurtengo irabazleak, Bikingoak; Don Terentzio, Doña Tomasa eta enanuak eta Mexikarrak izan dira.
Izerdituta baina jairako gogoagaz ailegatu dira koadrilak 20:00etarako plazara. Lekeitioko alkate Maitane Larrauriren berben ondoren pregoilariak hartu du berba eta lau ohartxu bota nahi izan ditu Jose Migel Meabek:
- Euskal herrian hasi dugun saihesbidea danon artean amaitzea datorren urtean “danok gagoz” esan ahal izateko.
- Ume, gazte zein nagusi, ez izateko gabeko txori bakarrik eta eguneko ekintzetan be parte hartzeko.
- Jaiak ederto pasatzeko baina, errespetatuta.
- Azkenik eta amaitzeko, eskerrak emon Aittitta Makurra, Atezuan eta Paparroiak koadrileri euren laguntzagaitik.
Arazotxoren baten ondoren, alkateak bota du azkanean txupina, eta eztanda egin du jaiak. Musika, kantu, dantza eta algara artean jaitsi da Antero, eta ondoren, bajadako mozorro onenen sariak banatu dituzte. Aurtengo irabazleak, Bikingoak; Don Terentzio, Doña Tomasa eta enanuak eta Mexikarrak izan dira.