Mutrikuko Udalak eta Debemenek antolatuta, baserriko produktuen azoka egongo da, zapatuan, 09:00etatik 14:00etara, Beheko Plazan. Herriko baserritarrak egongo dira produktuak saltzen, baita Bertan elkarteko hiru denda ere. Baserrikoa Debabarrena ekimen...
XVII. Rubio Memoriala etxean geratu zen zapatu arratsaldean. Mutriku FTk joko ona erakutsi zuen San Miguel zelaian. Tolosa eduki zuen aurrez aurre, ohorez ko mailako taldea. Ander Prietok eta Yeremi Maderak zulatu zuten tolosarren atea lehenik. Bigarren zatian, estu ipini zen norgehiagoka, eta Tolosak berdinketa lortu zuen. Indarrak parekatuta, 3-2 amaitu zen partidua, Unai Azkarateren gol bati esker. Orain, ligan erabat sartuta, Lagun Onaken aurka jokatuko du Mutrikuk, Azpeitian. Domekan izango da partidua, 18:00etan. Mutrikuarrak Lehentasunezko mailan ariko dira, iaz bezala. Joan den denboraldian igoeratik pauso batera geratuta, helburua argia izango da aurten: mailaz igotzea. 21 fitxa dituzte eginda, ondo begiratuta denak. Ez dute nahi izan fitxatu fitxatzeagatik, eta konforme daude dagoen taldeagaz. Beteranoak eta gazteak elkartuta, taldea orekatuta dago. Harrobiarekin egiten den lana ere agerian dago. Nagusien taldea herrikoagoa ezin da izan: guztiak dira mutrikuarrak. Denboraldi berriari begirada botata, aurkari gogorragoak topatuko dituzte zelaian, mailaz jaitsi berri den Zumaiako tartean. Aurkariak aurkari, eta iazko denboraldia kontuan hartuta, eskura egon beharko luke igoerak. Taldea indartu egin da horretarako. Entrenatzaile berria Talde goleatzailea dauka Mutrikuk, eta aurkariaren atea zulatzea baino ondo defendatzea da hobetu beharrekoa, atzea gogortzea, hobeto ibiltzeko. Aulkia aldaketekin dator. Josu Guinea eibartarra izango da entrenatzailea. Laneko kontuak bitarteko, [...]
Zapatuan, Gaubeara joango dira mendexarrak, Kuku Habixa Elkartearen eskutik. 08:30ean irtengo du autobusak, plazatik. Gatz harana, Varonako dorretxea eta inguru ederrak bisitatuko dituzte. Izena 655 707 699 telefono zenbakira deituta edo marijezatika @...
Ispasterko Zabale baserriko Maria Aboitizek 100 urte bete zituen abuztuaren 13an, eta Bizi jubilatuen elkartearen ekimenez, omenaldia egin zioten. Ekitaldian, alaba izan zuen alboan, eta gerora, hiru seme-alabekin ospatu ahal izan zuen eguna. Bizi elka...
Nasa kaleko etxebizitzen konponketak eraginda, gitxienez bederatzi hilabetean egongo da alde zaharra ibilgailuei itxita. Tarte horretan, larrialdi zerbitzuek, Herri Busak eta ikastetxeetako autobusek baino ez dute edukiko Nasa kalea zeharkatzerik. Na...