Maria Aboitizek 100 urte egin ditu
Ispasterko Zabale baserriko Maria Aboitizek 100 urte bete zituen abuztuaren 13an, eta Bizi jubilatuen elkartearen ekimenez, omenaldia egin zioten. Ekitaldian, alaba izan zuen alboan, eta gerora, hiru seme-alabekin ospatu ahal izan zuen eguna. Bizi elka...
Ispasterko Zabale baserriko Maria Aboitizek 100 urte bete zituen abuztuaren 13an, eta Bizi jubilatuen elkartearen ekimenez, omenaldia egin zioten. Ekitaldian, alaba izan zuen alboan, eta gerora, hiru seme-alabekin ospatu ahal izan zuen eguna. Bizi elkarteko lehendakari GarbiƱe Larrinagak azaldu duenez, elkarteko ordezkari bi egon ziren Aboitizekin, eta lore sorta eta plaka eman zizkioten. Bizi elkarteak 20 urte bete ditu, eta Aboitiz 100 urte bete dituen lehenengo kidea da.