Zierdamendin hildako euskal milizianoak gogora
Zierdamendin, Etxebarria eta Elgoibar arteko pagadian bat egin zuten domekan, hainbat lagunek, 1936an bertan hildakoei omenaldia egiteko. 75 urte betetzen ziren, Diaz de Riveraren indar faxistak, Nafar Brigadetan antolatutako erreketeen indarragaz bate...
Zierdamendin, Etxebarria eta Elgoibar arteko pagadian bat egin zuten domekan, hainbat lagunek, 1936an bertan hildakoei omenaldia egiteko. 75 urte betetzen ziren, Diaz de Riveraren indar faxistak, Nafar Brigadetan antolatutako erreketeen indarragaz batera, Elgoibar aldetik Bizkairantz sartu zirela. “Gaurko ekitaldi honegaz, euren borondatez, faxistei aurre egitera etorri ziren eta zauritu zein hil zirenei gure besarkadarik beroena eskaini eta omenaldia egin nahi izan diegu. Bai eta euren familiei gure gertutasuna eta elkartasuna adieraz be”, azpimarratu zuten antolatzaileek ekitaldian.