Amoroton be San Miguel ospatuko dute bihar
Amorotoarrek ez dute aurten be San Miguel eguna ospatu barik utziko. Goizean egunaren izen bera daraman ermitaren bueltan batuko dira, eta arratsaldean be egongo da zereginik. Mezagaz hasiko dute ospakizuna, 11:30ean. Ostean, kopauaz gozatzeko aukera e...
Amorotoarrek ez dute aurten be San Miguel eguna ospatu barik utziko. Goizean egunaren izen bera daraman ermitaren bueltan batuko dira, eta arratsaldean be egongo da zereginik.
Mezagaz hasiko dute ospakizuna, 11:30ean. Ostean, kopauaz gozatzeko aukera egongo da. Arratsaldean, ostera, meriendarako batuko dira, eta eguna alaitzen ariko dira Naia eta Loriane herritarrak trikiti eta panderoagaz.