Sanmigelak atarian
Ohiturazko ekitaldiekin eta ikuskizun barriekin osotu du aurtengo egitaraua Arretxinagako Jai Batzordeak. Horrela, Xemeingo Ezpata Dantza, Aurreskua eta Mahai Gainekoa dantzatuko ditu Zerutxu dantza taldeak, Los Cinco Bilbainos kantariak be barriro datoz Arretxinagako plazara, eta Esteibarren erromeria be ez da faltako. Gazteei begira antolatutako kontzertuetan, barriz, Etxebarriko Sarekada taldea eta Ze Esatek taldea egongo dira, eta Mirari Azkune eta Oihana Uranga Aire Aire taldeko markinarrek jarriko diote festa giroa barikuari. Trindoor Musika, jolasak, txokolate jan eta tortila txapelketagaz gainera, kirolak be edukiko du bere tartea. Halan, zapatuan, mendi bizikleta martxa egingo da Arretxinaga inguruetatik, eta domeka arratsaldean eskualdeko hiru triatloi taldeak ¬Markina-Xemeingo Alarabi, Lekeitioko Garraitz eta Ondarroako Koaxi¬ alkartuko dira Trindoor saio berezia eskaintzeko. Horietaz gainera, talde Vip deitu diotenak be parte hartuko du. Talde horretan daude Felix Espilla zesta-punta jokalari profesional ohia, Igor Romero Caja Rural taldeko txirrindulari mutrikuarra eta Oihana Kortazar mendi lasterketen Munduko Kopako txapelduna. Hiru proba egingo dituzte partaideek, erreleboka: arraunean, bizikletan eta aringa-aringa. EGITARAUA: Martitzena 19:00. Hirurrena Arretxinagako baselizan. Eguaztena 19:00. Hirurrena Arretxinagako baselizan. Eguena 11:00. Meza nagusia Jarraian. Zerutxu dantza taldeak, Xemeingo ezpata dantza eta aurreskua dantzatuko ditu. 13:00. Los Cinco Bilbainos. 17:00.Gymkana umeentzat. Jarraian. Gorriti eta bere animaliak. Ondoren. Buruhandiak eta txokolate jana. [...]
Ohiturazko ekitaldiekin eta ikuskizun barriekin osotu du aurtengo egitaraua Arretxinagako Jai Batzordeak. Horrela, Xemeingo Ezpata Dantza, Aurreskua eta Mahai Gainekoa dantzatuko ditu Zerutxu dantza taldeak, Los Cinco Bilbainos kantariak be barriro datoz Arretxinagako plazara, eta Esteibarren erromeria be ez da faltako.
Gazteei begira antolatutako kontzertuetan, barriz, Etxebarriko Sarekada taldea eta Ze Esatek taldea egongo dira, eta Mirari Azkune eta Oihana Uranga Aire Aire taldeko markinarrek jarriko diote festa giroa barikuari.
Trindoor
Musika, jolasak, txokolate jan eta tortila txapelketagaz gainera, kirolak be edukiko du bere tartea. Halan, zapatuan, mendi bizikleta martxa egingo da Arretxinaga inguruetatik, eta domeka arratsaldean eskualdeko hiru triatloi taldeak ¬Markina-Xemeingo Alarabi, Lekeitioko Garraitz eta Ondarroako Koaxi¬ alkartuko dira Trindoor saio berezia eskaintzeko.
Horietaz gainera, talde Vip deitu diotenak be parte hartuko du. Talde horretan daude Felix Espilla zesta-punta jokalari profesional ohia, Igor Romero Caja Rural taldeko txirrindulari mutrikuarra eta Oihana Kortazar mendi lasterketen Munduko Kopako txapelduna.
Hiru proba egingo dituzte partaideek, erreleboka: arraunean, bizikletan eta aringa-aringa.
EGITARAUA:
Martitzena
- 19:00. Hirurrena Arretxinagako baselizan.
Eguaztena
- 19:00. Hirurrena Arretxinagako baselizan.
Eguena
- 11:00. Meza nagusia
- Jarraian. Zerutxu dantza taldeak, Xemeingo ezpata dantza eta aurreskua dantzatuko ditu.
- 13:00. Los Cinco Bilbainos.
- 17:00.Gymkana umeentzat.
- Jarraian. Gorriti eta bere animaliak.
- Ondoren. Buruhandiak eta txokolate jana.
- 20:00. Erromeria Esteibarregaz.
- 23:00. Mahai gainekoa.
- Amaitzeko. Su eta argi ikuskizuna.
Barikua
- 23:00. Rock kontzertua: Sarekada eta Ze esatek taldeak.
- Jarraian. Erromeria Aire aire taldeagaz.
Zapatua
- 10:00. Arretxinagako mendi bizikleta martxa.
- 16:30. Futbol beteranoen triangeluarra: Artibai-Mutriku-Aurrera. Barroetan.
- 17:00.Maskarada.
- 19:00.Donapauleko fanfarrea.
- 20:30.Parisko hip-hop dantzarien emanaldia.
- 22:30. Erromeria Izargi taldeagaz.
Domeka
- 12:00. Meza baselizan.
- Ondoren. Tortila txapelketa.
- Jarraian. Donapauleko fanfarrea.
- 18:00. Trindoor saioa.
- 21:00. Antzerkia: Xentimorik gabe.