Udalaren lehen balorazioak
Ikasturte politikoa hasteagaz batera, Markina-Xemeingo herritarrei dituzten asmoak ailegarazi nahi izan dizkie udal agintean dagoen Bilduk. Herritarren parte hartzea helburu, nbat ekintza burutzen dabiltzala jakitera emon dute. “Hilabetero osoko ...
Ikasturte politikoa hasteagaz batera, Markina-Xemeingo herritarrei dituzten asmoak ailegarazi nahi izan dizkie udal agintean dagoen Bilduk. Herritarren parte hartzea helburu, nbat ekintza burutzen dabiltzala jakitera emon dute. “Hilabetero osoko bilkurak egiten ari gara, deialdi zabalagaz, arratsaldez, eta jendearen parte hartzea bultzatuz”, adierazi dute. Herritarrei informazio zuzena emotea izango dute helburu. “Ahalik eta bide gehien erabiliz, danengana ailegatu nahi dugu”, esan dute. Horretarako bandoa, udalaren web orria, auzoetako panelak eta panel elektronikoa erabiliko dituzte. Beraz, auzoetako udal taulak berreskuratu eta udaletxe aurreko plazan panel elektroniko bat ipiniko dutela jakitera emon dute.
Arlo desberdinak, parte hartu nahi duten herritar guztien ardura izatea da Bilduren asmoa, ez politikoena bakarrik. Hoprretarako, batzorde zabalak eta erabakiorrak jarri nahi dituzte martxan, eta herritar danak gonbidatu dituzte euretan parte hartzera.
Lehentasunei dagokionez, plan orokorra aztertu eta zuzenketak egiteko konpromisoa hartu dute, laguntza behar duten herritarrei irtenbideak bilatu eta laguntzak eskainiko dizkiete, auzoekin harremanetan jarri eta euren behar eta nahiak aztertuko dituzte, eta Gernikako Akordioan, konponbidean eta prozesuan, konpromisoa hartuko dute. “Udalaren kudeaketarako konpromisoa hartu dugu. Ilusioz gaude eta horri eutsiko diogu”, azpimarratu dute.