Domekara bitartean Ruth Adrian Guimerans-en (Ondarroa, 1981) argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da Ondarroako udal erakusketa aretoan. Adrianek aurreko bi urteetan Indian ateratako 200 argazki inguru aurkeztuko ditu. Hain zuzen be, datorren aste...
Ondarroako araztegiak itsasora ur zikina botatzen jarraitzen duela salatu barri du Ondarroako Eguzkik. «Duela urte eta erdi Ondarroako araztegi barriak akatsak zituela, eta itsasora ur zikina botatzen zuela salatu genuen. Egoera hori ez da aldatu, eta aurtengo udan kostaldeko haitzetara hurbildu direnek nabaritu dute ur zikina eta usain txarra», kexatu dira. Talde ekologistakoak isuriagaz kezkatuta Ur Patzuergoagaz ipini ziren kontaktuan, eta aurreko urtean egin legez, araztegiak arazoak dituztela onartu diete. Ura garbitzerako orduan araztegiak etxe eta enpresetatik jasotako ur zikinak bi tratamendutatik pasatzen ditu, eta antza denez, bigarren fase horretan arazoak dituztela argitu du patzuergoak. Modu honetara garbitzen dira urak. Lehenengo tratamenduan uretan dauden objetuak kentzen dira mekanikoki eta bigarrenean, bakterioren bidez uretako zikin organikoak garbitzen dira eta behin ura garbituta dagoenean, botatzen da barriz itsasora. Antza denez, Eguzkiri, Ur Patzuergoak jakin eragin dioenez ura jasotzeko herri barruko hodi asko «zulatuta» omen daude eta «filtrazioak» dituzte. «Hori dela eta, marea biziak daudenean, errekako ur gazia sartzen da bertatik», dio Ur Patzuergoaren txostenak. Araztegira ur gazia helduz gero, tratamendu mekanikoa egitea posible da baina biologikoan, ur gaziak garbiketa egiten duten bakterioak hil egiten ditu, eta azken finean, garbiketa guztiz egin gabe geratzen da. «Batzen den ur gazi zikin hori tanke huts [...]
Ehunka ondarrutarrek kolore ezberdinetako kamisetak soinean zituztela bat egin zuten preso eta iheslarien aldeko zapatuko Ein daigun bidi ekimeneko aurkezpen jai koloretsuagaz. Ekimen honen bitartez, presoen eta iheslarien senideek, koadrilakoek, lagun...
Babes Ofizialeko Etxebizitzen gainean eta Santa Katalinako proiekturi buruz EAJk egindako baieztapenak gezurtatu ditu Lekeitioko Udalak. Bilduk, Babes Ofizialeko 190 etxebizitzen proiektua geldiarazi duela esan zuten EAJkoek, eta kritika hori partziala dela argitu du Udal agintean dagoen alderdiak. «Hirigintza ekintza horrek hasierako onarpena emanda badauka be, behin betiko onarpena eman barik geratu zen, aurreko udal taldeak legegintzaldia amaitu zuenean», zehaztu dute. Beraz, ezer ez dutela ez geldiarazi ez eta atzera bota azpimarratu dute, proiektua, behin betiko onarpenaren zain dagoela azalduz. Santa Katalina Santa Katalinako proiektuari dagokionez, barriz, Lekeitiok, Espainiako Gobernuaren 1,4 milioi euroko dirulaguntza galdu ahal duela adierazi zuten EAJkoek eta adierazpen horiek informazio partziala besterik ez dutela ematen azaldu dute Bildukoek. Udal talde barriak jakitera emon duenez, aurreko udal taldea zegoen bitartean proiektuari egin beharreko aldaketak egin eta aurkeztu zuten Madrilgo Ingurumen Sailera. Irailaren hasieran, Madrilgo ministerioaren erantzuna jaso zuten. Diru laguntza adostu zen momentutik, kostaldea errekuperatzeko aktuazio bat izatea hitzartu omen zela esan zuten, eta aurkeztutako proiektuek kale bat asfaltatzera mugatzen zirenez, ministerioak ez zuela laguntza hori bideratzeko interesik. «Horrek esan nahi duena zera da, hasiera hasieratik, proiektua gaizki bideratuta egon zela eta proiektua berregin beharko dela laguntza lortu nahi bada», azaldu dute. Irailaren amaieran, diru laguntza bertan [...]
txaso Araque idazle donostiarraren proiektuak irabazi du aurtengo Agustin Zubikarai saria. Hain zuzen be, Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak Damutzen ez direnak proiektua nabarmendu dute parte hartu duten dozenaka ...
Zapatuan Kandido Zubikarai Badiola preso atera berriari Alamendan egin behar zitzaion ongietorri omenaldia bertan behera geratu zen. 17:15ak inguruan Alameda eta inguruak ertzainek hartu zituzten, eta heldu orduko agertokian bertan eta inguruetan zeude...