Babeseko etxebizitzak, behin betiko onarpenaren zain daude
Babes Ofizialeko Etxebizitzen gainean eta Santa Katalinako proiekturi buruz EAJk egindako baieztapenak gezurtatu ditu Lekeitioko Udalak. Bilduk, Babes Ofizialeko 190 etxebizitzen proiektua geldiarazi duela esan zuten EAJkoek, eta kritika hori partziala dela argitu du Udal agintean dagoen alderdiak. «Hirigintza ekintza horrek hasierako onarpena emanda badauka be, behin betiko onarpena eman barik geratu zen, aurreko udal taldeak legegintzaldia amaitu zuenean», zehaztu dute. Beraz, ezer ez dutela ez geldiarazi ez eta atzera bota azpimarratu dute, proiektua, behin betiko onarpenaren zain dagoela azalduz. Santa Katalina Santa Katalinako proiektuari dagokionez, barriz, Lekeitiok, Espainiako Gobernuaren 1,4 milioi euroko dirulaguntza galdu ahal duela adierazi zuten EAJkoek eta adierazpen horiek informazio partziala besterik ez dutela ematen azaldu dute Bildukoek. Udal talde barriak jakitera emon duenez, aurreko udal taldea zegoen bitartean proiektuari egin beharreko aldaketak egin eta aurkeztu zuten Madrilgo Ingurumen Sailera. Irailaren hasieran, Madrilgo ministerioaren erantzuna jaso zuten. Diru laguntza adostu zen momentutik, kostaldea errekuperatzeko aktuazio bat izatea hitzartu omen zela esan zuten, eta aurkeztutako proiektuek kale bat asfaltatzera mugatzen zirenez, ministerioak ez zuela laguntza hori bideratzeko interesik. «Horrek esan nahi duena zera da, hasiera hasieratik, proiektua gaizki bideratuta egon zela eta proiektua berregin beharko dela laguntza lortu nahi bada», azaldu dute. Irailaren amaieran, diru laguntza bertan [...]
Babes Ofizialeko Etxebizitzen gainean eta Santa Katalinako proiekturi buruz EAJk egindako baieztapenak gezurtatu ditu Lekeitioko Udalak. Bilduk, Babes Ofizialeko 190 etxebizitzen proiektua geldiarazi duela esan zuten EAJkoek, eta kritika hori partziala dela argitu du Udal agintean dagoen alderdiak.
«Hirigintza ekintza horrek hasierako onarpena emanda badauka be, behin betiko onarpena eman barik geratu zen, aurreko udal taldeak legegintzaldia amaitu zuenean», zehaztu dute. Beraz, ezer ez dutela ez geldiarazi ez eta atzera bota azpimarratu dute, proiektua, behin betiko onarpenaren zain dagoela azalduz.
Santa Katalina
Santa Katalinako proiektuari dagokionez, barriz, Lekeitiok, Espainiako Gobernuaren 1,4 milioi euroko dirulaguntza galdu ahal duela adierazi zuten EAJkoek eta adierazpen horiek informazio partziala besterik ez dutela ematen azaldu dute Bildukoek.
Udal talde barriak jakitera emon duenez, aurreko udal taldea zegoen bitartean proiektuari egin beharreko aldaketak egin eta aurkeztu zuten Madrilgo Ingurumen Sailera. Irailaren hasieran, Madrilgo ministerioaren erantzuna jaso zuten. Diru laguntza adostu zen momentutik, kostaldea errekuperatzeko aktuazio bat izatea hitzartu omen zela esan zuten, eta aurkeztutako proiektuek kale bat asfaltatzera mugatzen zirenez, ministerioak ez zuela laguntza hori bideratzeko interesik. «Horrek esan nahi duena zera da, hasiera hasieratik, proiektua gaizki bideratuta egon zela eta proiektua berregin beharko dela laguntza lortu nahi bada», azaldu dute.
Irailaren amaieran, diru laguntza bertan behera geratzeko arriskua zegoela ikusirik, udal taldea, udaletxeko arkitektoagaz batera, Bilbora joan zen proiektua zelan berregin zitekeen argitzera. «Udal talde barriak ez dio inoiz bitartekaritza politikoa egiteko eskatu EAJri, baizik eta, beraiena ere baden erantzunkizun bati aurre egiteko baizik», diote. Herriarena den diru galera posiblearen aurrean, eurek konprometitutako proiektu bat, udal talde barriagaz batera, aurrera ataratzeko betebeharra azaldu besterik ez diotela egin zehaztu dute.