Galtzuarango ur araztegiak ur zikina botatzen jarraitzen duela salatu du Eguzkik
Ondarroako araztegiak itsasora ur zikina botatzen jarraitzen duela salatu barri du Ondarroako Eguzkik. «Duela urte eta erdi Ondarroako araztegi barriak akatsak zituela, eta itsasora ur zikina botatzen zuela salatu genuen. Egoera hori ez da aldatu, eta aurtengo udan kostaldeko haitzetara hurbildu direnek nabaritu dute ur zikina eta usain txarra», kexatu dira. Talde ekologistakoak isuriagaz kezkatuta Ur Patzuergoagaz ipini ziren kontaktuan, eta aurreko urtean egin legez, araztegiak arazoak dituztela onartu diete. Ura garbitzerako orduan araztegiak etxe eta enpresetatik jasotako ur zikinak bi tratamendutatik pasatzen ditu, eta antza denez, bigarren fase horretan arazoak dituztela argitu du patzuergoak. Modu honetara garbitzen dira urak. Lehenengo tratamenduan uretan dauden objetuak kentzen dira mekanikoki eta bigarrenean, bakterioren bidez uretako zikin organikoak garbitzen dira eta behin ura garbituta dagoenean, botatzen da barriz itsasora. Antza denez, Eguzkiri, Ur Patzuergoak jakin eragin dioenez ura jasotzeko herri barruko hodi asko «zulatuta» omen daude eta «filtrazioak» dituzte. «Hori dela eta, marea biziak daudenean, errekako ur gazia sartzen da bertatik», dio Ur Patzuergoaren txostenak. Araztegira ur gazia helduz gero, tratamendu mekanikoa egitea posible da baina biologikoan, ur gaziak garbiketa egiten duten bakterioak hil egiten ditu, eta azken finean, garbiketa guztiz egin gabe geratzen da. «Batzen den ur gazi zikin hori tanke huts [...]
Ondarroako araztegiak itsasora ur zikina botatzen jarraitzen duela salatu barri du Ondarroako Eguzkik.
«Duela urte eta erdi Ondarroako araztegi barriak akatsak zituela, eta itsasora ur zikina botatzen zuela salatu genuen. Egoera hori ez da aldatu, eta aurtengo udan kostaldeko haitzetara hurbildu direnek nabaritu dute ur zikina eta usain txarra», kexatu dira.
Talde ekologistakoak isuriagaz kezkatuta Ur Patzuergoagaz ipini ziren kontaktuan, eta aurreko urtean egin legez, araztegiak arazoak dituztela onartu diete.
Ura garbitzerako orduan araztegiak etxe eta enpresetatik jasotako ur zikinak bi tratamendutatik pasatzen ditu, eta antza denez, bigarren fase horretan arazoak dituztela argitu du patzuergoak.
Modu honetara garbitzen dira urak. Lehenengo tratamenduan uretan dauden objetuak kentzen dira mekanikoki eta bigarrenean, bakterioren bidez uretako zikin organikoak garbitzen dira eta behin ura garbituta dagoenean, botatzen da barriz itsasora. Antza denez, Eguzkiri, Ur Patzuergoak jakin eragin dioenez ura jasotzeko herri barruko hodi asko «zulatuta» omen daude eta «filtrazioak» dituzte. «Hori dela eta, marea biziak daudenean, errekako ur gazia sartzen da bertatik», dio Ur Patzuergoaren txostenak.
Araztegira ur gazia helduz gero, tratamendu mekanikoa egitea posible da baina biologikoan, ur gaziak garbiketa egiten duten bakterioak hil egiten ditu, eta azken finean, garbiketa guztiz egin gabe geratzen da.
«Batzen den ur gazi zikin hori tanke huts batera botatzen dute, eta tanke hori betetzen denean, ur zikina uretara botatzen da barriro, zuzenean», gaineratu dute Eguzkikoek. Azken finean, «tankeetan batutako ur zikin horiek eragiten dute usain txarra».
Eguzkik argitu duenez, gainera, azken urte eta erdian «araztegira heldu den ur zikinen %14 itsasora bota dute, zuzenean».