“Oztopo danen gainetik” ongietorri omenaldia egin diote Zubikarairi
Zapatuan Kandido Zubikarai Badiola preso atera berriari Alamendan egin behar zitzaion ongietorri omenaldia bertan behera geratu zen. 17:15ak inguruan Alameda eta inguruak ertzainek hartu zituzten, eta heldu orduko agertokian bertan eta inguruetan zeude...
Zapatuan Kandido Zubikarai Badiola preso atera berriari Alamendan egin behar zitzaion ongietorri omenaldia bertan behera geratu zen.
17:15ak inguruan Alameda eta inguruak ertzainek hartu zituzten, eta heldu orduko agertokian bertan eta inguruetan zeuden pankartak kentzen aritu ziren txanodun beltzez jantzitako ertzainak. Jendearen arabera, ertzainek “probokazio txikienera jendearen aurka oldartzeko agindua zutela” esan zen.
18:00ak hurreratu ahala, inguruetara gerturatu ziren ertzainak gehiago izan ziren. Hondartzako sarreran eta portu inguruan patruila-auto bana etorri ziren eta Alamedan zeuden hiru furgonetez gain, beste bat etorri zen Kafe Antzoki parera.