«Erakundea ezagutzera eman nahi nuke»
Domekara bitartean Ruth Adrian Guimerans-en (Ondarroa, 1981) argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da Ondarroako udal erakusketa aretoan. Adrianek aurreko bi urteetan Indian ateratako 200 argazki inguru aurkeztuko ditu. Hain zuzen be, datorren aste...
Domekara bitartean Ruth Adrian Guimerans-en (Ondarroa, 1981) argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da Ondarroako udal erakusketa aretoan.
Adrianek aurreko bi urteetan Indian ateratako 200 argazki inguru aurkeztuko ditu. Hain zuzen be, datorren astean barriro abiatuko da Calcutta-ra (India) Children of Topsia Gobernuz kanpoko Erakundean laguntzera motxila beteko ilusioagaz. Nahi duenak argazkiak erosteko aukera be edukiko du eta lortutako diru hori, beti be, erakundera bideratuko da.