Trinkete Etxeko igerilekua zabalik egongo da eguerdietan
Trinkete Etxeko igerilekua zabalik egongo da eguerdietan, astelehenetik barikura. Herritarrei kirol zerbitzu egokiago bat emotea da Lekeitioko Udalaren asmoa. Igerilekua eguerdietan be zabalik egoteko eskari asko izan ditu, orokorrean, Udalak. Hori del...
Trinkete Etxeko igerilekua zabalik egongo da eguerdietan, astelehenetik barikura. Herritarrei kirol zerbitzu egokiago bat emotea da Lekeitioko Udalaren asmoa.
Igerilekua eguerdietan be zabalik egoteko eskari asko izan ditu, orokorrean, Udalak. Hori dela eta, kirol zerbitzua jendearen beharrizanetara egokitu eta zabaltzea erabaki dute. «Kirol guneetako ordutegia ez zela egokia ikusten genuen, eta herri programan be halantxerik azaltzen zen», adierazi du Lekeitioko alkate Maitane Larraurik. Hori dela eta, kirol zerbitzu guztietako ordutegiak aztertzen dabiltza, eta lehenengo pausua, igerilekua astegun eguerdietan be zabaltzea izan da.
Trinkete Etxeko igerilekua, beraz, zabalik egongo da, astelehenetik barikura, 09:30etik 21:30era, eta asteburuetan, orain arteko ordutegi bardina mantenduko du: zapatuetan 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta domeketan 09:30etik 13:30era.