Konpainiako teilatua garbi-garbi
San Jose edo Konpainiako Elizako teilatua garbitzen dabiltza egunotan. Parrokiko Batzordeak euriak hasi orduko teilatua egokitu behar zela erabaki zuen, eta ur bideak libre uzten dabiltza. «Kalatxoriek eta aireak ekarritako hondakinen ondorioz landara...
San Jose edo Konpainiako Elizako teilatua garbitzen dabiltza egunotan. Parrokiko Batzordeak euriak hasi orduko teilatua egokitu behar zela erabaki zuen, eta ur bideak libre uzten dabiltza. «Kalatxoriek eta aireak ekarritako hondakinen ondorioz landarak eta belarrak hazten dira, eta urbideak oztopatzen dituzte, itoginak sortuz», azaldu dute arduradunek. Teilatua garbitzeagaz gainera, bide batez, elizako kanpaia be garbitu eta txukundu dute.