Astean 30 minutuko bisita bi edukiko ditu Iparragirrek ospitalean
Banakako 30 minutuko bi bisita baino ezingo ditu eduki Basurtuko ospitalean Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarrak. Bisitak 16:30etik 18:30era bitartean egin beharko dituzte, beti be zuzeneko senideek. Gaur arratsaldean dira bisitan joatekoak. Bisitak banan-banan egiteko aginduaren aurrean, Iparragirreren emazteak ez daki presoaren seme-alabak nagusi bategaz sartzerik edukiko duten. “Berak Ibonek dioenaren arabera antolatuko ditugu bisita orduak”. Agindu bat tarteko, senideek ezingo dute Iparragirre ikutu. Alfontso Zenon abokatuari jakin eragin zieten atzo ertzainek bere bezeroak bisita batzuk onartuta zeuzkala. Herenegun gertatu legez, hogei minutuan laga zioten Iparragirregaz egoten, eta ertzainen jarrera hobea izan zen. “Aparteko gela batetik egon dira dana ikusten, kamara bidez, baina ahotsik barik”, azaldu du Zenonek. Herenegun baino hobeto topa zuen Iparragirre: “Emoten du sukarra kendu zaiola. Mina zeukan hegal batean, baina Ibonek esan zidan joaten ari dela emoten duela”. Fisikoki ez bakarrik, psikologikoki be ahul ikusi zuen ondarrutarra. “Nazkatuta, aspertuta dago gelan ezer ez duela. Txarto-txarto dago, kartzelan baino asko okerrago”. Pastilla eta baliumekin joan zitzaizkion herenegun erizainak Iparragirreri, eta hark esan zien ia baliumak zertarako eroezan, lotarako baino ez zizkiotela emoten eta. “23:00ak dira”, erantzun zioten erizainek. “Pentsa zelan dagoen, ez zela konturatu gaueko orduak zirenik”, gehitu du abokatuak. Iparragirrek leihoa dauka Jado pabilioko gelan. [...]
Banakako 30 minutuko bi bisita baino ezingo ditu eduki Basurtuko ospitalean Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarrak. Bisitak 16:30etik 18:30era bitartean egin beharko dituzte, beti be zuzeneko senideek. Gaur arratsaldean dira bisitan joatekoak. Bisitak banan-banan egiteko aginduaren aurrean, Iparragirreren emazteak ez daki presoaren seme-alabak nagusi bategaz sartzerik edukiko duten. “Berak Ibonek dioenaren arabera antolatuko ditugu bisita orduak”. Agindu bat tarteko, senideek ezingo dute Iparragirre ikutu.
Alfontso Zenon abokatuari jakin eragin zieten atzo ertzainek bere bezeroak bisita batzuk onartuta zeuzkala. Herenegun gertatu legez, hogei minutuan laga zioten Iparragirregaz egoten, eta ertzainen jarrera hobea izan zen. “Aparteko gela batetik egon dira dana ikusten, kamara bidez, baina ahotsik barik”, azaldu du Zenonek.
Herenegun baino hobeto topa zuen Iparragirre: “Emoten du sukarra kendu zaiola. Mina zeukan hegal batean, baina Ibonek esan zidan joaten ari dela emoten duela”. Fisikoki ez bakarrik, psikologikoki be ahul ikusi zuen ondarrutarra. “Nazkatuta, aspertuta dago gelan ezer ez duela. Txarto-txarto dago, kartzelan baino asko okerrago”. Pastilla eta baliumekin joan zitzaizkion herenegun erizainak Iparragirreri, eta hark esan zien ia baliumak zertarako eroezan, lotarako baino ez zizkiotela emoten eta. “23:00ak dira”, erantzun zioten erizainek. “Pentsa zelan dagoen, ez zela konturatu gaueko orduak zirenik”, gehitu du abokatuak. Iparragirrek leihoa dauka Jado pabilioko gelan.