Ibon Iparragirreri behin-behineko askatasuna ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ibon Iparragirreren askatasuna agindu du, kautelazko neurripean, ondarrutarrak daukan lau auzietako batean, ”bere osasun egoera larria dela eta”. Erabaki horrek epe motzean Iparragirre kartzelatik irtetea ahalbidetuko du, Espetxetako iturriek adierazi dutenez. Hori jasotzen du gaur bertan Zigor Epaitegiko Lehen Sailak jakitera emon duen autoak. Iparragirre hilean bi bidar joan beharko da bere etxebizitzatik hurreen daukan epaitegira, hilaren 1ean eta 15ean, beti be bere epaitzeko dauden auzietan “libre” lagatzen badute. Javier Gomez Bermudez, Manuela Fernandez de Prado eta Ramon Saez epaileek hartu dute erabakia, auziperatuaren “osasun egoera larria, askatasun barik daroan denbora eta prozeduraren egoera” kontuan hartuta, instrukzio aldiaren azkanean berau. Etxean beteko du zigorra Epaitzeko dagoen kausa batean emon diote Iparragirreri behin-behineko askatasuna. Eta orain aske gera daiteke, Basauriko espetxeak zigorra etxean bete dezala proposatzen badu. Basauriko espetxeko Tratamendu Batzordeak 100.2 artikuluaren ezarpena eskatuko duela diote Espetxetako iturriek. Eskaria eginez gero, etxean bete ahalko du, hortaz, zigorra ondarrutarrak, kontrol telematikoagaz. ”Ordua da Basauriko espetxeak eskaria egiteko. Ea bihar egiten duen”, esan du Alfontso Zenon abokatuak. Gernikako Akordioko sinatzaileak, tartean, EA, Aralar, Alternatiba, LAB sindikatua, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azkan asteetan Ibon Iparragirreren askatasuna eskatu dute. EAJk be eskari bera egin du gaur bertan. Basurtuko ospitalearen aurrean Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak, Lorea Bilbao abokatuak eta Bilboko Bilduren zinegotzi Ana Etxartek Iparragirreren “berehalako [...]
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ibon Iparragirreren askatasuna agindu du, kautelazko neurripean, ondarrutarrak daukan lau auzietako batean, ”bere osasun egoera larria dela eta”. Erabaki horrek epe motzean Iparragirre kartzelatik irtetea ahalbidetuko du, Espetxetako iturriek adierazi dutenez.
Hori jasotzen du gaur bertan Zigor Epaitegiko Lehen Sailak jakitera emon duen autoak. Iparragirre hilean bi bidar joan beharko da bere etxebizitzatik hurreen daukan epaitegira, hilaren 1ean eta 15ean, beti be bere epaitzeko dauden auzietan “libre” lagatzen badute.
Javier Gomez Bermudez, Manuela Fernandez de Prado eta Ramon Saez epaileek hartu dute erabakia, auziperatuaren “osasun egoera larria, askatasun barik daroan denbora eta prozeduraren egoera” kontuan hartuta, instrukzio aldiaren azkanean berau.
Etxean beteko du zigorra
Epaitzeko dagoen kausa batean emon diote Iparragirreri behin-behineko askatasuna. Eta orain aske gera daiteke, Basauriko espetxeak zigorra etxean bete dezala proposatzen badu. Basauriko espetxeko Tratamendu Batzordeak 100.2 artikuluaren ezarpena eskatuko duela diote Espetxetako iturriek. Eskaria eginez gero, etxean bete ahalko du, hortaz, zigorra ondarrutarrak, kontrol telematikoagaz. ”Ordua da Basauriko espetxeak eskaria egiteko. Ea bihar egiten duen”, esan du Alfontso Zenon abokatuak.
Gernikako Akordioko sinatzaileak, tartean, EA, Aralar, Alternatiba, LAB sindikatua, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azkan asteetan Ibon Iparragirreren askatasuna eskatu dute. EAJk be eskari bera egin du gaur bertan.
Basurtuko ospitalearen aurrean Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak, Lorea Bilbao abokatuak eta Bilboko Bilduren zinegotzi Ana Etxartek Iparragirreren “berehalako askatasuna” exijitu dute gaur goizean, Iparragirre “espetxe politika krudel” baten biktima dela iritzita, itxaropenari ateak zabaltzen ari zaizkion unean.