Organu kontzertua, Santa Maria basilikan
Jose Luis Echechipia organu-joleak kontzertua emango du bihar, zapatua, Santa Maria basilikan, 20:00etan. Kontzertua Bizkaiko Hotsak Bizkaiko organu jaialdiaren baitako lehenengoa izango da. Diego de Amezua elkarteak seigarren urtez antolatutako Bizkai...
Jose Luis Echechipia organu-joleak kontzertua emango du bihar, zapatua, Santa Maria basilikan, 20:00etan. Kontzertua Bizkaiko Hotsak Bizkaiko organu jaialdiaren baitako lehenengoa izango da. Diego de Amezua elkarteak seigarren urtez antolatutako Bizkaiko Hotsak jaialdia hamabi kontzertuk osotzen dute. Bihar hasiko da, Lekeition, eta abenduaren 10ean amaituko da, Bilbon. Urtero legez, organu-jole entzutetsuek parte hartuko dute. Echechipiak maisu desberdinen lanak eskainiko ditu.