Teresa Donearen jaiak ospatuko dira asteburuan
Teresa Donearen jaiak ospatuko dira asteburuan Atxondoa auzoan. Musikak eta jolasak alaituko dute Bikale aurrea. Aurten be, hamazazpigarren urtez, margo lehiaketa egingo da zapatu goizean 4tik 14 urtera arteko umeentzat. 10:00etatik 13:00etara kontrol ...
Teresa Donearen jaiak ospatuko dira asteburuan Atxondoa auzoan. Musikak eta jolasak alaituko dute Bikale aurrea.
Aurten be, hamazazpigarren urtez, margo lehiaketa egingo da zapatu goizean 4tik 14 urtera arteko umeentzat. 10:00etatik 13:00etara kontrol markak ipiniko dituzte, eta 15:00ak arte egongo da lanak entregatzeko aukera. Teknika librea izango da eta bakoitzak bere tresnak ekarri beharko ditu.
Parte hartzaileak lau taldetan banatuta egongo dira, adinaren arabera: 4 eta 5, 6tik 8ra, 9tik 11ra eta 12tik 14ra. Sariak Bikalen emongo dituzte, 20:00etan, eta gero lanak ikusgai egongo dira hile osoan bertan.
Arratsaldean, jokoak, buruhandiak, txokolate jana eta dardo lehiaketa egongo dira, eta giroa Angel Egiak alaituko du.
Domekan, barriz, Zerutxu dantza taldeko dantzariek alaituko dute plaza.
Egitaraua:
Zapatua
10:00-15:00. XVII. Margo lehiaketa.
Arratsaldean. Angel Egiaren musika.
17:00. Umeen jaia eta V. Dardo Txapelketa.
20:00. Margolanen sari banaketa.
Domeka
11:30. Buruhandiak.
12:00. Zerutxu dantza taldea.
17:00. Buruhandiak.