Egixarren hildakoak omendu dituzte
36ko gerran, faxistei aurre egitera joan eta, Amulategi eta Egixarre inguruetan, hildako miliziano eta gudariak omendu zituzten domekan, Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatutako ekimenaren baitan. 75 urte bete dira urriaren 21ean, Jose Sagarna afusilat...
36ko gerran, faxistei aurre egitera joan eta, Amulategi eta Egixarre inguruetan, hildako miliziano eta gudariak omendu zituzten domekan, Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatutako ekimenaren baitan. 75 urte bete dira urriaren 21ean, Jose Sagarna afusilatu eta biharamuenan, Egixarren, borroka gogor bat egon zenetik.
Akarregin zeuden milizianoek Oruntzen zeuden faxistei eraso egitea zuten helburu. Bi batailoi behintzat izan ziren atakea egin zutenak, bakoitzak 750 pertsonez osatuta. Xemeindik, Ubilletik, Beidetik eta Okokitik, Zulutan zehar, Egixarrera arte ailegatu ziren, borrokarako prest. 40 edo 60 borrokalari hil zirela uste da borroka horretan, eta hilotzak lurgainean geratu ziren inork ezin izan baizituen jaso.
Sagarnaren afusilaketa eta borroka latz hori gogoan, omenaldi bi egin ziren domekan, bata Amulategin eta bestea Egixarren. Amulategin, Sagarna senitartekoak omendu zituzten eta bai eta Amulategikoak be. Azkenei, memoria historikoaren igorpenean egin duten beharra eskertu nahi izan zieten antolatzaileek. Egixarren, barriz, lore eskaintza egin zen bertan hildakoen omenez.
Ekitaldi guztia, Ahaztuen Oroimena elkarteak duen web orrira ¬ahaztuenoroimena.wordpress.com¬ igoko duten bideoan ikusi ahalko da. Orri horretan aurkitu daitezke bai eta be, bertoko memoria historikoa trasmititzeko helburuagaz batzen dabiltzan testigantzak eta albisteak.