Gaixorik dauden euskal preso politikoak batuko dira, zapatuan
Gaixorik dauden Euskal Preso Politikoak, euren senide eta plataformak, batuko ditu zapatuan, Ondarroan, Iparra Galdu Baik plataformak. Ibon Iparragirreren egoera azaltzeagaz gainera, gaixotasun larriak direla eta, kalean dauden preso politikoak elkartz...
Gaixorik dauden Euskal Preso Politikoak, euren senide eta plataformak, batuko ditu zapatuan, Ondarroan, Iparra Galdu Baik plataformak. Ibon Iparragirreren egoera azaltzeagaz gainera, gaixotasun larriak direla eta, kalean dauden preso politikoak elkartzea, eta pairatzen duten egoera zein den kaleratzea dute asmoa.
Plataformakoek jakitera emon dutenez, Ibon Iparragirre ospitaleratuta dago. Alta hartu eta hurrengo egunean eskatu zuen gelan onartzea. Atzo, okulista eduki zuen, «ikusmenagaz arduratuta daude-eta», eta bere osasunaren garapenaren arabera, aste amaierarako etxera etortzea espero dute.
Orain arte, ondarroako gaztearen aldeko plataformak, bere egoera salatu eta kaleratzea eskatzeko mobilizazioak egin ditu batez be. Hemendik aurrera, Iparragirreri zelan lagundu aztertzen dabiltza. Hori dela eta, astebururako pentsatuta zuten gose grebaren ordez, batzarra egin zuten domekan. Bertan, orain arte egindako ekintzak baloratu eta hemendik aurrera plataformaren funtzioak zeintzuk izango diren zehaztu zuten. Horren harira antolatu dute zapatuan, 12:00etan egingo den ekimena.
Bestalde, joan den zapatuan, Bilbon egin zen manifestazioan, Ibon etxean daukagu! Iparra galdu baik, jo ta ke, denak askatu arte! leloko pankarta atara zuten plataformakoek. Iparragirreren askatasuna ospatzeagaz gainera, mobilizazioaren garrantzia aldarrikatzea izan zuten helburu.