Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

‘ABCD berri bat’ ipuina aurkeztu dute

Liburutegien Eguna aitzaki, Peru Abarka lehiaketako album barria aurkeztu zuten astelehen iluntzean, udaletxean egindako ekitaldian. Aurtengo saridunek, Yolanda Arrieta idazleak eta Yolanda Mosquera ilustratzaileak, emon zuten ezagutzera aurtengo ipuin irabazlea, bakoitzak dakien erara: albumeko istorioaren atalak irakurri zituen Arrietak eta istorioa irudikatu zuen Mosquerak. Gauza barriak ikasi nahi dituen hegoaldeko nerabe baten istorioa kontatzen du ABCD berri bat ipuinak. Jakiteko gose da, baina bere herrian ez du gose hori asetzeko aukerarik. Orduan, iparraldera etortzeko aukera sortuko zaio, eta aukera horri baietz esango dio. Leku ezagun bat laga eta leku barri batera salto egingo du: iparraldeko aititaren etxera. Gazte etorkina, egoera barrira egokitzen joango da: egun barriaren esnaera, senide barriagaz topo egitea, leihoaz bestaldeko errealitatea eta iraganaren arteko talka, eta azkenik, onarpena. Proposamen poetikoa ABCD berri bat ez da ohiko ipuina. Ohiko istorio bat kontatzeko beste era bat aurkitu nahi izan zuen Yolanda Arrietak, eta halan, era poetikoan, sentiberatasuna, fantasia eta zirrara sortzen dituen ipuina sortu du. «Bi gela ditugu, oroimena eta irudimena, eta bi gela desberdin izan arren, lotuta daude. Hori kontuan hartu dut, kontu normal bat kontatzeko», azaldu zuen Arrietak. Bestalde, ipuina, isil-isilik edo altu, ozenki, irakurtzeko moduan idatzi duela be aitatu zuen Etxebarriko idazleak. Ilustrazioei dagokienez, pertsonaien momentu [...]

Lea-Artibai eta Mutriku
2011/10/25

Liburutegien Eguna aitzaki, Peru Abarka lehiaketako album barria aurkeztu zuten astelehen iluntzean, udaletxean egindako ekitaldian. Aurtengo saridunek, Yolanda Arrieta idazleak eta Yolanda Mosquera ilustratzaileak, emon zuten ezagutzera aurtengo ipuin irabazlea, bakoitzak dakien erara: albumeko istorioaren atalak irakurri zituen Arrietak eta istorioa irudikatu zuen Mosquerak.
Gauza barriak ikasi nahi dituen hegoaldeko nerabe baten istorioa kontatzen du ABCD berri bat ipuinak. Jakiteko gose da, baina bere herrian ez du gose hori asetzeko aukerarik. Orduan, iparraldera etortzeko aukera sortuko zaio, eta aukera horri baietz esango dio. Leku ezagun bat laga eta leku barri batera salto egingo du: iparraldeko aititaren etxera. Gazte etorkina, egoera barrira egokitzen joango da: egun barriaren esnaera, senide barriagaz topo egitea, leihoaz bestaldeko errealitatea eta iraganaren arteko talka, eta azkenik, onarpena.

Proposamen poetikoa
ABCD berri bat ez da ohiko ipuina. Ohiko istorio bat kontatzeko beste era bat aurkitu nahi izan zuen Yolanda Arrietak, eta halan, era poetikoan, sentiberatasuna, fantasia eta zirrara sortzen dituen ipuina sortu du. «Bi gela ditugu, oroimena eta irudimena, eta bi gela desberdin izan arren, lotuta daude. Hori kontuan hartu dut, kontu normal bat kontatzeko», azaldu zuen Arrietak.
Bestalde, ipuina, isil-isilik edo altu, ozenki, irakurtzeko moduan idatzi duela be aitatu zuen Etxebarriko idazleak.
Ilustrazioei dagokienez, pertsonaien momentu bakoitza atara eta marrazki bidezko kontaketa egin du Mosquerak. «Nire asmoa, irudien bidez, testuari zer edo zer gehiago eskaintzea izan da; ekarpena egitea», zehaztu zuen ilustratzaileak.
Irudiak deszifratu egin behar dira; begiratu eta begiratu, gauza barriak atara ahal izatea izan da-eta Mosqueraren asmoa. «Sentsazioak irudikatzea gaitza da, eta horiek adierazteko istorio paraleloa sortu dut marrazkiekin», azaldu zuen.

Antolatzaileak «pozik»
Album lehiaketaren irabazleez gainera, «poz-pozik» agertu ziren bai eta be herri bibliotekako arduradun Igor Idoeta, Udaleko zinegotzi Josune Baskaran eta Mezulari argitaletxeko arduradun Mari Eli Ituarte. Hirurak goraipatu zuten aurtengo albumaren kalitatea, eta datorren urtean be jarraitzeko apostua egingo dutela jakitera emon zuten.
Peru Abarka album lehiaketaren seigarren urtea izan da aurtengoa, eta idazlanen atalera hemeretzi lan aurkeztu direla azaldu zuen Mari Eli Ituartek. Lutxo Egia, Patziku Perurena eta Ituarte bera izan dira aurten idazlanen ataleko epaimahaia, eta kalitate horretako lanen artean bat aukeratzea erraza izan ez zen arren, ABCD berri bat hasiera-hasieratik nabarmendu zela aitatu zuen Mezulari argitaletxeko arduradunak.
Testua aukeratuta, ilustratzaileen lehiaketa jarri zuten martxan, eta zazpi lan aurkeztu ziren bertara. «Yolanda Mosquerak primeran interpretatu zuen, irudien bitartez, Yolanda Arrietaren testua. Hori dela eta, bere lana saritzea erabaki genuen», zehaztu zuen Ituartek.
Lan bien bategitetik sortu da, azkanean, ABCD berri bat albuma, eta aurkezpenean egon ziren guztiek jaso ahal izan zituzten irabazleek sinatutako lehen aleak ekitaldi amaieran.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.