Txomin Agirre azpiko aparkalekuak abendurako egongo dira amaitut
148 aparkaleku gehiago egongo dira epe motzean Kamiñazpin, Txomin Agirre ikastolaren azpian. Modu horretan, aparkalekuaren arazoari irtenbidea emon ahal izango dio Udalak gune horretan. Beharrak oso aurreratuta daude, eta azkanengo asteetan azkanengo ...
148 aparkaleku gehiago egongo dira epe motzean Kamiñazpin, Txomin Agirre ikastolaren azpian. Modu horretan, aparkalekuaren arazoari irtenbidea emon ahal izango dio Udalak gune horretan. Beharrak oso aurreratuta daude, eta azkanengo asteetan azkanengo ikutuak ari dira emoten.
Lur azpikoa izanda, beste aparkaleku batzuetan baino zailtasun tekniko gehiagogaz ari dira topatzen beharginak. Beharrak amaitu barik egonda, aktibitateko lizentzia falta da.
Beharrak noiz amaituko diren zehatz esaterik ez badago be, epe motzean izango dela aurreratu dute udal ordezkariek. Hori horrela, urte amaierarako esperoten da aparkalekuak lehiaketara ateratzea. «Pentsatu egin beharko da zein eratan ateratzen ditugun, zein salneurritan», esan dute, «beti be Ogasun Batzordetik eta Hirigintza Batzordetik pasatu ondoren».
Udal kudeaketa
Astillerun egindakoa legez, Udalak kudeatuko du Kamiñazpiko aparkalekua. Halan da be, Astillerukoaren mantenua oso erraza da, eta zailtasun handiagoak edukiko ditu barriak.