Asier Illarramendi: «Hobeto nago, baina ez ehuneko ehunean»
Asier Illarramendik beste aurrerapauso bat eman du bere osatze prozesuan. Atzo goizean entrenameduaren zati bat egin zuen beste taldekideekin. Baikor azaldu zen, baina tentuz. «Hobeto nago, itzultzeko gogo handiarekin, baina gaur baino ez dut entrenat...
Asier Illarramendik beste aurrerapauso bat eman du bere osatze prozesuan.
Atzo goizean entrenameduaren zati bat egin zuen beste taldekideekin. Baikor azaldu zen, baina tentuz. «Hobeto nago, itzultzeko gogo handiarekin, baina gaur baino ez dut entrenatu, eta ez nago ehuneko ehunean. Ikusiko dugu nola joaten den astea», adierazi du mutrikuarrak.
Realeko jarraitzaileak mutrikuarra taldera itzultzeko gogotsu daude. Hala ere, Illarrak ez du presioa sentitzen, eta argi dauka jokalari bakar batek ez duela talde oso bat aldatzen: «Galtzen duzunean beti botatzen dira faltan jokatzen ez duten jokalariak».
Taldea hobera doala dio. «Levanteren aurrean nahikoa parti