Oronari emon dio Udalak igogailuen mantenua
Kaleko zein udal eraikinetako hamabi igogailuen mantenua enpresa bakarrari, Oronari emon dio Ondarroako Udalak. Kontratua bateratuta, 57.142 euro aurreratuko ditu Udalak, kostua 95.236 eurotik 38.094 eurora pasatuz. Orain arte, enpresa ezberdinetakoak ...
Kaleko zein udal eraikinetako hamabi igogailuen mantenua enpresa bakarrari, Oronari emon dio Ondarroako Udalak. Kontratua bateratuta, 57.142 euro aurreratuko ditu Udalak, kostua 95.236 eurotik 38.094 eurora pasatuz.
Orain arte, enpresa ezberdinetakoak izan dira igogailuak, eta hori horrela, mantentze lanak be enpresa bakoitzak eroaten zituen aurrera.
Esleipenarako aurkeztu ziren lau enpresetatik bat kanpoan geratu zen, eta azkanean, Orona, Thyssen Kruup eta Izaren artean izan zen lehiaketa.
Kontratazioak aztertzen
Horregaz batera, kontratazio guztiak aztertzen dabiltza udal agintariak. Azaldu dutenez, urteetako kontratazio politika negargarriak izugarrizko diru galera ari da sortzen Udalean. «Kontratazio oso luzeak daude indarrean gaur egun, eta zentzu horretan, baldintzatuta dago Udala».