San Andres jaietako kartel lehiaketa jarri du martxan Etxebarriko kultura batzordeak
San Andres jaietako kartel lehiaketa antolatu du kultura batzordeak. Teknika librea izango da, eta DIN A3 tamainan aurkeztu beharko dira lanak. Lehiaketan parte hartzen dutenek, azaroaren 8an aurkeztu behar dituzte kartelak. Horretarako, udaletxera joa...
San Andres jaietako kartel lehiaketa antolatu du kultura batzordeak. Teknika librea izango da, eta DIN A3 tamainan aurkeztu beharko dira lanak.
Lehiaketan parte hartzen dutenek, azaroaren 8an aurkeztu behar dituzte kartelak. Horretarako, udaletxera joan behar dira, 17:00etatik 18:00etara.
Lau sari nagusi egongo dira: 0 eta 4 urte bitartekoentzat, 5 eta 7 urte bitartekoentzat, 8 eta 12 urte bitartekoentzat eta nagusientzat.
Bestalde, lanak egin ahal izateko, ekitaldi berezia antolatu du guraso elkarteak. Kartelak egiteko materiala eta mahaiak jarriko dituzte frontoian, eta lana bertan egiteko aukera egongo da zapatuan, 17:00etatik 19:00etara.