Epe laburrean amaituko ditu Udalak polikiroldegiko pistaren egokitze lanak. Astelehenenan ekarri zituzten areto futbolean jokatzeko ateak eta itxitura jartzea besterik ez da falta. Hesiagaz gainera, errekaren gainetik joango den burdinezko pasabidea be...
Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetako Droga Gaietako Prebentzio Zerbitzuak antolatuta, Sare sozialak: arriskurik gabeko erabilera adoleszentzian gaiaren inguruko jardunaldiak egongo dira azaroaren 29an eta 30ean. Besteak beste guraso, ira...
Euskal preso politikoen egoerari buruzko mozioa onartu zuen Lekeitioko Udalak azken osoko bilkuran. Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarrak azken hilabeteetan pairatu behar izan duen egoeraren harira aurkeztu zuen mozioa Bilduk. Garai barriak biz...
Datorren eguenean, 20:00etan, Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da udaletxeko batzar aretoan. Bost gai nagusi landuko dira oraingoan, euren artean, Udalak Cikautxogaz egingo duen hitzarmena azalduko dute, eta herriko alkate Juanjo Txurrukaren dedikaz...
Gorka Antxustegi pilotu markinarrak seigarren geratu da Sierra Morenan lehiatu den espainiako asfalto gaineko txapelketan. Markinarrak, arazoak izan zituen bere autoaren frenoekin, halanda be, erregulartasuna mantendu zuen, eta bigarren izan zen aurreko trakzioa duten autoen kategorian. Espainiako Txapelketa lehiatzen dabiltzan auto gidari gehienak batu ziren joan den asteburuan Kordoban, eta Gorka Antxustegi be bertan egon zen Suzuki taldeagaz. Kordoban lehiatzen zuen bigarren aldia izan da Antxustegirentzat. 2008an, kopa irabazi zuten urtean, egon zen lehenengoz bertan Suzukigaz parte hartzen. Oraingoan, barriz, talde ofizialagaz joan da bertara. «Nahiko proba ona izan da, goizean bidea umela zegoen, baina gero zikatu egin zen eta ez genuen horregaz arazorik izan; frenoekin ibili nintzen apur bat burrukan, baina, bestela dena ondo joan zen», azaldu du pilotu markinarrak. Andaluziakoa, Espainiako Txapelketako azkenaurreko lasterketa izan da. Azkena, azaroaren amaiaren lehiatuko da Madrilen, eta bertan egongo da Antxustegi. Proba konplikatu samarra izaten dela dio. «Izotza eta edurra egoten dira eta mendi altuetatik, 1.700 metro altuera dutenetatik, pasatzen gara; arriskutsua da, baina, aldi berean, nahiko lasaia». Tarte bi gauean egin beharko dituzte, eta besteak egunez. Balorazio ona Nahiz eta lasterketa batzuetan arazoak izan dituen, denboraldiaren balorazio ona egiten du Antxustegik. «Ustekabe batzuk izan ditugun arren, gurpileko torlojuak eta palierra apurtu, [...]
Aurtengo udan izandako kanpaldiaren argazkiak proiektatuko ditu zapatuan Xemein Astialdi Taldeak. Kanpaldi honetan, herriko hainbat ume eta gaztek parte hartu zuten abuztuko lehenengo hamabostaldian. Proiekzioa 19:30ean izango da.