Ordenanatza fiskalak aurkeztuko dira eguenean
Datorren eguenean, 20:00etan, Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da udaletxeko batzar aretoan. Bost gai nagusi landuko dira oraingoan, euren artean, Udalak Cikautxogaz egingo duen hitzarmena azalduko dute, eta herriko alkate Juanjo Txurrukaren dedikaz...
Datorren eguenean, 20:00etan, Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da udaletxeko batzar aretoan. Bost gai nagusi landuko dira oraingoan, euren artean, Udalak Cikautxogaz egingo duen hitzarmena azalduko dute, eta herriko alkate Juanjo Txurrukaren dedikazioaren portzentzaia aldatzearen barri emongo dute.
Bestalde, 2012. urterako ordenantza fiskalen aldaketak behin-behinean onartzea eroango dute bilkurara, eta lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza berriro indarrean jartzeko proposamena be egingo dela jakitera emon du Udalak.
Horretaz gainera, kantxa-zerbitzua, azkenengo langileen kontratazioa, hurrengo osoko bilkurako dataren aldaketa eta batzordeetako buruen gaineko infor- mazioa be emongo dute Udal arduradunek.