Areto futboleko pista amaitzear
Epe laburrean amaituko ditu Udalak polikiroldegiko pistaren egokitze lanak. Astelehenenan ekarri zituzten areto futbolean jokatzeko ateak eta itxitura jartzea besterik ez da falta. Hesiagaz gainera, errekaren gainetik joango den burdinezko pasabidea be...
Epe laburrean amaituko ditu Udalak polikiroldegiko pistaren egokitze lanak. Astelehenenan ekarri zituzten areto futbolean jokatzeko ateak eta itxitura jartzea besterik ez da falta. Hesiagaz gainera, errekaren gainetik joango den burdinezko pasabidea be jarriko dutela jakitera emon du Jesus Iriondo alkateak «Pistaren bueltan egin den ibilbideari jarraipena emateko izango da, bestela ezin izango zen aurrera egin pista erreka ertzean dago eta», azaldu du. Polikiroldegi pista egokitzeko aurrekontua 119.951,37 eurokoa izan da, eta egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren 69.083 euroko laguntza izan du Udalak. Lurzoru barria jarri eta berdeguneak be gehitu dizkiote.