774.000 kilo sardina sartu da asteon Kalare Deuna kofradian
Azkan egunetako eguraldi txarragaz hegaluzea desagertu eta sardina agertu da, asko agertu be: 330.000 kilo lehorreratu dituzte gaur goizean, eta 350.000 kilo atzo, Kantabriako eta bertoko 26 itsasontziren artean. Hori horrela, aspaldiko partez, izugarrizko mugimendua egon da azkan bi egunetan Ondarroako portuan. Kalare Deuna Kofradia aurrea eta moila inguruak sardina kaxaz beteta agertu dira eguerdira arteko orduetan. Prezioa 0,39 euro eta 0,60 euro artean ibili da, nahikoa polito. Sardinagaz batera, nahastuta, txitxarroa be agertu da tartean-tartean, batez be, baltza. 0,40-0,50 euro bitartean saltu da. Hamazazpi itsasontzi zebiltzan azkan asteetan hegaluzetan, tartean, Lekeitioko Kalamua. Domekan atera ziren azkanengoz hegaluze bila, eta txermola bat edo beste kenduta, ez zuten ezertxo be topatu. Horrenbestez, Gipuzkoako eta Bizkaiko ontziek amaitutzat emon dute kanpaina. Eguraldi ona, emaitza onak Urtarrila-otsaila bueltara arte, sardina izango da arrantzaleek portura gehien ekarriko duten arraina, eta eguraldiak azkanengo egunetan modura ona izaten jarraituz gero, arrantzualdiak onak izan daitezke. Kalare Deuna Kofradiako asteko benta Eguena, azaroak 3 -Buzten baltza. 1.400 kilo: 2,92 euro, bataz beste. -Betandia. 2.300 kilo: 0,89 euro, bataz beste. -Txitxarro zuria. 6.800 kilo: 1,62 euro, bataz beste. Barikua, azaroak 4 -Buzten baltza. 1.500 kilo: 2,03 euro, bataz beste. -Betandia. 9.400 kilo: 0,74 euro, bataz beste. -Txitxarro zuria. 3.900 [...]
Azkan egunetako eguraldi txarragaz hegaluzea desagertu eta sardina agertu da, asko agertu be: 330.000 kilo lehorreratu dituzte gaur goizean, eta 350.000 kilo atzo, Kantabriako eta bertoko 26 itsasontziren artean.
Hori horrela, aspaldiko partez, izugarrizko mugimendua egon da azkan bi egunetan Ondarroako portuan. Kalare Deuna Kofradia aurrea eta moila inguruak sardina kaxaz beteta agertu dira eguerdira arteko orduetan. Prezioa 0,39 euro eta 0,60 euro artean ibili da, nahikoa polito.
Sardinagaz batera, nahastuta, txitxarroa be agertu da tartean-tartean, batez be, baltza. 0,40-0,50 euro bitartean saltu da.
Hamazazpi itsasontzi zebiltzan azkan asteetan hegaluzetan, tartean, Lekeitioko Kalamua. Domekan atera ziren azkanengoz hegaluze bila, eta txermola bat edo beste kenduta, ez zuten ezertxo be topatu. Horrenbestez, Gipuzkoako eta Bizkaiko ontziek amaitutzat emon dute kanpaina.
Eguraldi ona, emaitza onak
Urtarrila-otsaila bueltara arte, sardina izango da arrantzaleek portura gehien ekarriko duten arraina, eta eguraldiak azkanengo egunetan modura ona izaten jarraituz gero, arrantzualdiak onak izan daitezke.
Kalare Deuna Kofradiako asteko benta
Eguena, azaroak 3
-Buzten baltza. 1.400 kilo: 2,92 euro, bataz beste.
-Betandia. 2.300 kilo: 0,89 euro, bataz beste.
-Txitxarro zuria. 6.800 kilo: 1,62 euro, bataz beste.
Barikua, azaroak 4
-Buzten baltza. 1.500 kilo: 2,03 euro, bataz beste.
-Betandia. 9.400 kilo: 0,74 euro, bataz beste.
-Txitxarro zuria. 3.900 kilo: 1,55 euro, bataz beste.
Martitzena, azaroak 8
-Buzten baltza. 9.500 kilo: 1,70 euro, bataz beste.
-Sardina. 94.000 kilo:0,59 euro, bataz beste.
-Txitxarro baltza. 7.300 kilo: 0,48 euro, bataz beste.
Eguaztena, azaroak 9
-Betandia. 8.200 kilo: 0,38 euro, bataz beste.
-Sardina. 350.000 kilo: 0,44 euro, bataz beste.
-Txitxarro txikia. 2.100 kilo: 0,69 euro, bataz beste.
Eguena, azaroak 10
-Betandia. 15.400 kilo: 0,35 euro, bataz beste.
-Buzten baltza. 3.400 kilo: 2,03 euro, bataz beste.
-Sardina. 330.000 kilo: 0,49 euro, bataz beste.
-Txitxarro txikia. 1.500 kilo: 0,64 euro, bataz beste.