Artibai eta Berriatuko aurrez aurre aurkituko dira Barroeta zelaian
Artibai eta Berriatukoren arteko derbia jokatuko da zapatuan Barroetan. Talde biek ez dute emaitza onik lortu azken partiduetan, eta beraz, garaipenaren bila aterako dira zelaira. Hamaika puntugaz bederatzigarren dago Artibai Futbol Taldea, eta hamar p...
Artibai eta Berriatukoren arteko derbia jokatuko da zapatuan Barroetan. Talde biek ez dute emaitza onik lortu azken partiduetan, eta beraz, garaipenaren bila aterako dira zelaira.
Hamaika puntugaz bederatzigarren dago Artibai Futbol Taldea, eta hamar puntugaz hamabigarren Berriatuko. Eskualdeko talde bien arteko diferentzia ez da handia, halan, garaipena lortzen duenak besteari aurrea hartu eta azken aldiko emaitza okerrei buelta ematea lortuko dute.
Artibai Futbol Taldea partidu politak egiten dabil, baina golak egitea kostatu egiten zaio azken aldian. «Jokalariak gogoagaz dagoz eta buelata eman nahi diogu egoera honeri», esan dute.
Berriatukoak barriz, defentsa indartzen ahalegindu beharko dira, zortzi partidutan ogei gol jaso dituzte eta.
Artibaikoek bere alde izango dute etxean jokatzea, baina, garaipenak alde batera zein bestera egin dezake. Emaitza, 17:00etan ikusiko da Barroetan.