Biharko dago deituta Ingurumen Batzordearen bilera
Biharko deitu du Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordeak bilkura, 18:00etan, udaletxean. Alde batetik, orain artean egindako ekimenen balorazioa egingo da, eta horren baitan, kontsumo arduratsuari buruzko hitzaldia egongo da aztergai. Bestetik, 2011ko ...
Biharko deitu du Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordeak bilkura, 18:00etan, udaletxean. Alde batetik, orain artean egindako ekimenen balorazioa egingo da, eta horren baitan, kontsumo arduratsuari buruzko hitzaldia egongo da aztergai. Bestetik, 2011ko ekimenen artean, gabonetako argiekin eta txakur kakekin zer egin eztabaidatuko da. 2012ra begira, ekimenak zehazten hasiko da batzordea: bizikleten aparkalekuak, kontzientziazio kanpainak, Agenda 21, kaleko argiak eta garraioaren eta zabor bilketaren gaineko diagnostikoak izango dira esku artean erabiliko diren gaiak.