Sasoiko produktuei irtenbidea emoteko ekimena dakar Zatoztek zapatuan
Sasoiko produktuak %15eko deskontuagaz eskuratzeko aukera eskainiko dute zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Zatozteko 22 establezimenduk, egun bakarreko ekimenean. Ume eta nagusientzako kaleko zein kiroleko arropa, oinetakoak, ...
Sasoiko produktuak %15eko deskontuagaz eskuratzeko aukera eskainiko dute zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Zatozteko 22 establezimenduk, egun bakarreko ekimenean.
Ume eta nagusientzako kaleko zein kiroleko arropa, oinetakoak, osagarriak, boltsak eta optikako produktuak egongo dira eskura, ez bakarrik saltoki barruetan, kanpoan be bai. Ekimenagaz, neguko genero barriari irtenbidea emon nahi dio Zatoztek. «Beherapenak apartean daude oraindik, eta eguraldi onak eta krisi ekonomikoak ez dute laguntzen saltzen».