Fiskalitatea eta forma juridikoak daramatza Debegesak ikastarora
Enpresek har ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide Fiskalitatea eta forma juridikoak ikastaroan eguaztenean, haien ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. «Ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratz...
Enpresek har ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide Fiskalitatea eta forma juridikoak ikastaroan eguaztenean, haien ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. «Ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratzen», esan dute antolatzaileek. Beste alde batetik, obligazio fiskalak aztertuko dituzte, batez ere, BEZ eta PFEZ zergei dagokienez.
Datorren astean, aldiz, azaroak 23, ekonomia eta finantza kontrolaren gaineko ikastaroa egingo da. Bertan enpresa kudeatzeko funtsezko kontzeptuak azalduko dituzte, beti ere ekonomia eta finantzaren ikuspuntutik abiatuta. Gainera, enpresaren banan-banako diagnostiko ekonomikoa eta finantzarioa egiteko aukera eskainiko die parte hartzaileei, emaitzak eta egin daitezkeen hobekuntza ekintzak ere aztertuz.
Debegesaren Eibarko egoitzan izango dira ikastaroak, 15:00etatik 18:00etara, doan. Izena eman 943-82 01 10era deituta edo ekintzaile@debegesa.com helbidean.