Kirol Batzordean parte hartzeko dei egin die Udalak elkarte eta enpresei
Kirol elkarte eta enpresei dei egin die Mutrikuko Udaleko Kirol Batzordeak eguaztenean egingo den bileran parte har dezaten. Udalbatza aretoan izango da batzarra, 18:30ean . Kirol Batzordearen aurkezpen ekitaldia eginaz hasiko da bilera, eta gero, batz...
Kirol elkarte eta enpresei dei egin die Mutrikuko Udaleko Kirol Batzordeak eguaztenean egingo den bileran parte har dezaten. Udalbatza aretoan izango da batzarra, 18:30ean .
Kirol Batzordearen aurkezpen ekitaldia eginaz hasiko da bilera, eta gero, batzordearen araudia emango da ezagutzera. Amaitzeko, aurreko aktaren onarpenari egingo zaio tartea.
2012ko aurrekontuak ere egongo dira aztergai: kirol taldeen ekarpenak jasoko dira, eta Udalak bere aurrekontuen behin-behineko proposamena azalduko du. Horrez gain, kirol batzordearen helburuak finkatuko dira.